Subtitulo
Julio Le Parc-en arte-lana
Texto Destacado

Kuboa Julio Le Parc-ek bereziki Tabakalerako plazarako sorturiko arte-lana da. Piezaren helburua gune hori eraldatzea da, eta baita artearen irisgarritasun eta gozamena publiko guztiei helaraztea ere.

Multimedia
Imagen Preview/Poster
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Horario
JARRAIA
Texto Fecha
2020KO EKAINAK 1 - 2022KO EKAINAK 1
Lugar
Pasada?
No
Descripción Larga

Kuboa Julio Le Parc artista argentinarrak Tabakalerako propio diseinatutako obra da. Pieza, altzairu herdoilgaitzezko 2.660 pieza leunduz eta 10 metro bider 10 metro eta tona bat pisuz osatutako mugikorra dena, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko 0 solairuan dagoen espazio hori eraldatzen saiatzen da, eta zentroko bisitariei Julio Le Parc artista handiaren figura hurbildu nahi die, bere arte-lanen irisgarritasuna eta artearen gozamena publiko guztientzat lortzea helburu duen artistarena, alegia.

 

JULIO LE PARC

Artista iraultzaile eta berritzailea da Julio Le Parc (Argentina, 1928), bere obrak arte zinetikoan eta optikoan mugarriak izan dira. Hirurogeiko hamarkadan sortu zen arte geometriko eta zinetikoan benetan garrantzitsua izan da bere ekarpena.Groupe de Recherche d 'art Visuel (GRAV) taldearen sortzaileetako bat izan zen, artean ziurgabetasun eta ezegonkortasun printzipioa sartu nahi zuen mugimendu artistikoa. Le Parc duela 50 urte baino gehiagotik ari da lanean, argia, mugimendua eta publikoaren parte-hartzea bere obren funtsezko osagai diren instalazioekin.

2018ko amaieran, Julio Le Parc 1959, artistari eskainitako lehen atzera begirakoa inauguratu zuen New Yorkeko Met Breuer-en. Erakusketa horrek artistaren ibilbidean izan den urterik emankorrenetako eta eraldatzaileenetako bateko gouacheak inoiz ikusi gabeko hautaketa bat aurkeztu zuen. Frantziako Kultura Ministerioaren Ohorezko Legioa jaso zuen joan den abenduan.

Ez da Julio Le Parc-en lana Tabakaleran ikusgai egon den lehen aldia. 2008an EZ DA NEUTRALA - DAROS BILDUMA erakusketan parte hartu zuen sortzaileetako bat izan zen.

*Ez da neutrala (kontsultatu erakusketa Tabakalerako artxiboan).

Temática
Imagen Listado
Imagen
KUBOA
Tipo Agrupación
Esku-hartzeak