"From Dawn to Dust" diskoaren bira arrakastatsu eta luzearen ondoren, hirurogei kontzertu baino gehiago eman baitzituzten penintsulan zehar (HEINEKEN JAZZALDIA 2016 eta 2017, ETNOSUR, MUWI, IBIZA SWING FUN FEST, HONDARRIBIA BLUES FESTIVAL, ATLANTIKALDIA, WHEELS & WAVES, CAZORLA BLUES FESTIVAL), estatuko artista berri onenari emandako Pop Eye 2018 saria irabazi eta FAIRPORT CONVENTION, ALPHA BLONDY, DEKE DICKERSON & THE STRAITJACKETS, THE OUTTA SITES, C.W. STONEKING talde handien ekitaldiei hasiera ematen ibili ostean, beste balentria txiki handi batzuen artean, Ghost Number indartsu dator berriro estudioko hurrengo diskoarekin.
"Dirt & Other Spells" da talde donostiarraren bigarren lana, eta horrekin tropikoko oihan hostotsuetara garamatzate, non jainko ahantzien gurtzak oraindik ere durundi egiten duen itzal edo gerizpeen zirrikitu bakoitzetik. Zikinkeria, magia beltzeko erritualak, nekromantzia, bakanalak eta neurrigabekeria batzen dira taldeak jada oso berea duen ezaugarriarekin, eta gaur egungo soinuak sustraidun musikekin nahasten jarraitzen dute, oraingoan are gehiago nabarmenduz kalipsoa, cumbia eta lo-fi soinua. Azken batean, soinu gordinago eta ilunago bat deskribatzen dute album honetan, eta horrek dekadentea eta magikoa gaur egungo musikaren geruza latz eta freskoenekin elkartzen diren eremuetara hurbiltzen gaitu.
Oiartzungo Lezoti estudioaren (Gorka Urra) eta Donostiako 413 estudioen artean grabatutako hamaika lan dira. Estudios 413k berak nahasi eta ekoitziak eta Doctor Mastering Estudios-en Estanislao Elorzak masterizatuak. Hori gutxi balitz, J.D. Wilkes-ek ahots nagusiari emandako laguntza ederrarekin topo egiten dugu abestietako batean (Legendary Shack Shakers, The Dirt Daubers).
Ghost Number indartsu dator berriro estudioko hurrengo diskoarekin.