La Ciénaga, Lucrecia Martel, Argentina-Espainia-Frantzia 2001, 103’ JB
Hau al da Argentinako zinemaren aska/igerileku ikonikoena? Baliteke. Salta probintziako zuzendari gazte batek film bat aurkeztu zuen 2001ean Berlingo Jaialdian, eta Alfred Bauer saria jaso zuen “arte zinematografikoan ikuspegi berriak irekitzeagatik”. Bai eta ireki ere: film horren indarrarekin, lehen aldiz hartu zuten pantaila ekaitzak, euriaren aurreko arratsalde beroak eta beren baitan itxitako pertsonaiek, besteak beste. Orduan egin zen ezagun Lucrecia Martelen izena, eta nazioarteko pantailak eta jaialdiak hartu zituen. Orduz geroztik, kultuzko zuzendaria izan, da eta munduko zinemazaleek grinatsu eta urduri xamar itxaroten diete haren filmei.
Otsaila da Argentinako ipar-mendebaldean. Eguzkiak lurra hausten du eta euri tropikalek leku hartzen dute. Mendian, urak hartzen ditu lur batzuk. Zingira horiek tranpa mortalak dira arrasto sakoneko animalientzat. Baina piztia zoriontsu ugari bizi dira bertan. Baina istorio hau ez da istilei buruzkoa soilik, La Ciénaga hiriari eta inguruei buruz ere hitz egiten du. Laurogeita hamar bat kilometrora, Rey Muerto herria dago eta hortik gertu, La Mandrágora finka.
Mandragora landarea lasaigarri gisa erabiltzen zen, eter eta morfinaren aurretik, norbaitek min handi bat jasan behar zuenean (anputazio bat, adibidez). La Mandrágora, horrez gain, igerilekua zuen finka baten izena ere bada, eta piper gorriak uztatzen eta lehortzen ziren han. Finka horretan igarotzen du uda Mechak. Berrogeita hamar urte ditu, eta lau seme-alaba eta ilea tindatzen duen senarra. Baina hori guztia azkar ahaztu daiteke pare bat trago hartuta. Hala ere, Talik dioen bezala, alkohola ate batetik sartu eta ez da beste batetik irteten. Tali Mecharen lehengusina da. Honek ere lau seme-alaba ditu, eta etxea, ehiza eta seme-alabak maite dituen senarra. La Ciénagan bizi da, igerilekurik gabeko etxe batean.
Bi istripuk elkartuko dituzte bi familia horiek landa-eremuan, non uda gorritik bizirik irteten saiatu beharko baitute. Ez dute denek lortuko, ordea
Hau al da Argentinako zinemaren aska/igerileku ikonikoena? Baliteke. Salta probintziako zuzendari gazte batek film bat aurkeztu zuen 2001ean Berlingo Jaialdian, eta Alfred Bauer saria jaso zuen “arte zinematografikoan ikuspegi berriak irekitzeagatik”.