La Fanzinoteca fanzine, eskuz egindako liburuz eta beste hainbat argitalpen sailkaezinez osatutako artxibo baten inguruan antolatzen den proiektua da. Argitalpen mota hauek hedatzea eta praktika, ikasketa eta gogoetarako espazio bat sustatzea ditu helburu.
La Fanzinoteca 2005 urtean hasi zen Saladestar-en kontsulta puntu iraunkor gisa eta 2008an, espazio honen itxierarekin, bizitza propioa izatea ahalbidetu zion zuten La Fanzinoteca Ambulant modulu ibiltara eraiki zuten.
Ekainaren 2an, arratsaldeko 18:30etan burutuko dugun aurkezpenean La Fanzinoteca-ren ibilbidea ikusiko dugu: abiapuntua, esperientzia, filosofia eta gaur egungo autoedizioaren egoera.
Bilduma, bereziki saio honetarako egin den aukeraketa, ikusgai egongo da ekainaren 2tik 4ra bitartean, Ubikeko ordutegian.
La Fanzinotecaren bildumaren aukeraketa baten erakusketa aurkeztuko du Ubikek. Aurkezpenean, fanzineekin lotutako ekimen honen ibilbidea ikusiko dugu: abiapuntua, esperientzia, filosofia eta gaur egungo autoedizioaren egoera.