Marc Vivesen La fiesta performancea
Roger Cailloisek 1939ko izenburu homonimoarekin emandako hitzaldi batetik abiatuta, testu horren pasarte batzuk aukeratzen dira, eta irakurri, berrirakurri, musikatu eta sintetizatu egiten dira, kantatutako esaldi bat inprobisatu arte. “Abesti” hori espazioan bilatzea eta kokatzea da proposamenaren ardatza. Ez dago helmugarik, prozesua bakarrik. Ekintza errepikapen-ziklo batean sartzen da, eta, aldi berean, ahotsaren eta gorputzaren bidez, espazioarekiko harremana tenkatzen da. La Fiesta ez da inoiz errepikatzen, hutsetik birsortzen da, espazio bakoitza performatu egiten da, protagonista da. Esaldiak eta hitzak apurtzen doaz, eta egoera fisikoa nekadurarantz bultzatzen da, diskurtsoa hauskortuz eta audientziarekiko intimitatea eraginez. Testuak antzinako festa bati buruz hitz egiten du, non eguneroko bizitza eta eguneroko lanari eskainitako dedikazioa, gehiegikeria eta sabel-betetze lizentziei esker mantentzen zen, eta nola hauek, hain zuzen ere, taldeen komunio garaia ziren. Beraz, salbuespen leku hori da, gaur egun arteak har lezakeena, non ekitaldi politikoa komunitate baten botoak eman eta berritzen diren.
Marc Vivesen La Fiesta performance. Tabakalerako Ate Irekiak 2024.