La Flor bata bestearen segidako sei narrazio independentek osatzen duten kontakizun integratua da. Narrazio horien guztien elkartze-puntua istorio guztietan ageri diren lau aktoreak dira: Pilar Gamboa, Elisa Carricajo, Laura Paredes eta Valeria Correa. Fikzio horiek osatzen duten unibertsoa guztiz aldatzen da pasarte batetik bestera, muturreko ezberdintasuna bilatzen baita. Era berean, lau aktoreek kontakizun bakoitzean antzezten dituzten pertsonaiek ere aldakortasun hori bilatzen dute. Pilar Gamboa sorgin bat izan daiteke lehen kontakizunean, pop abeslari bat bigarrenean, espioi mutu bat hirugarrenean, Pilar Gamboa bera laugarrenean, apenas bigarren mailako pertsonaia bat bosgarrenean, ia ikusezina, eta berriro agertu seigarrenean XIX. mendeko Panpa Bravako olanetatik ihes egin duen gatibu baten larruazalean. Gauza bera gertatzen da gainontzekoekin ere. Aktore bakoitzak fikziozko unibertso batetik beste batera jauzi egin beharko du, maskara-dantzaldi batean egongo balira bezala. Bi helburu ditu horrek: alde batetik, aktoreak narrazio-makina bihurtzea, alegia, beren gorputzen gainean jartzea fikzio horiek antzezteko betebehar eta erantzukizuna, eta, gorgona krudelak balira bezala, Coleridge hainbeste kezkatzen zuen willing suspension of disbelief deritzon hori eragitea; eta bestetik, fikzio batetik besterako saltoen bidez epe luzera emakume horien aurpegiak ere erakustea.
Horrelaxe egiten zuen Manet-ek ere: bere modeloak han eta hemen toreatzailez mozorrotu edo belar artean biluzten zituen, elkarren segidako mozorroek modeloa ezagutaraztea baitzen asmoa. Prozedura bera erabili nahi du La Flor filmak bere neskekin. Neska horiek dituzten gorabeherek eta sortzen dituzten irudiek osa ditzatela, amaieran, beren lau erretratuak.
PROGRAMA
23/11 20:00 La Flor I, Mariano Llinás, Argentina, 2018, 210’ DCP, JB ES (La Flor I osotara 3 ordu eta 30 minutu irauten du, 15 minutuko etena kontuan hartuta).
24/11 20:00 La Flor II, Mariano Llinás, Argentina, 2018, 312’ DCP, JB ES (La Flor II osotara 5 ordu eta 12minutuko irauten du 15 minutuko etena kontuan hartuta).
25/11 12:00 Mariano Llinásekin topaketa Z aretoan. Sarrera librea aretoa bete arte.
25/11 20:00 La Flor III, Mariano Llinás, Argentina, 2018, 320’ DCP, JB ES (La Flor III osotara 4 ordu eta 50 minutu irauten du 15 minutuko etena kontuan hartuta).
La Flor bata bestearen segidako sei narrazio independentek osatzen duten kontakizun integratua da. Narrazio horien guztien elkartze-puntua istorio guztietan ageri diren lau aktoreak dira: Pilar Gamboa, Elisa Carricajo, Laura Paredes eta Valeria Correa.