Zuzendaria: Ana Cristina Barragán
Ekoizpen-herrialdea Ekuador
Iraupena: 90 min
Gidoia: Ana Cristina Barragán
Hizkuntza: Español
Filmaketa-formatua: DCP Following DCI
Azucenak (31 urte) erabaki du 13 urterekin izan zuen eta abandonatu zuen umea bilatzea. Bere semea, Julio, umezurztegiko azken urtean dago, eta 18 urte baditu ere, amak eta berak adin berekoak dirudite. La Hiedra filmak beraien arteko harremana miatzen du, alderdi instintibotik, baita gorputz lokartuak eta gorputz horiek naturarekin duten lotura ere.
"Interesatzen zaizkidan filmak historia batetik harago doaz; aroma daramate, zapore paregabea bere atmosferan, bere bakantasunean eta bere ekintza txikien sakontasun ikusezinean. Zuzentzen ari naizenean, asko pentsatzen dut gorputzetan. Gorputzen baldartasunean, ukimenean, eskuen adierazkortasunean eta ikusten ez den baina sumatzen den guztian pentsatzen dut. Adin berekoak diruditen seme baten eta ama baten gorputzak, gorputz lokartuak; betazalen azpian gertatzen dena, filmarentzat helezina den tokia. Istorio honetan biltzen dira beste umezurtzen gorputzak, masturbazio kolektiboetan, jolasetan eta animaltasunean"