La jeune fille sans mains, Sébastien Laudenbach, Francia, 2016, 76', JBAES
Helduentzako ipuina, fabula krudela eta urteko animaziozko film onenen artean dago, agian artistikoena, zirraragarriena, finena. Istorioak tradiziotik hartzen ditu elementu klasiko batzuk, baina ezer ez da dirudiena kontakizun honetan: garai txar bat pasatzen ari den arrotari bat eta deabruak urrezko ibai batekin tetatzen du. Baina aberastasunaren promesak madarikazio bat dakar, errotariaren alabarengan eroriko den madarikazioa, zuhaitzen gainean bizi den gazte ameslaria.
Hemendik aurrera, istorioa eta zuzendari-marrazkilariaren imajinario bisuala infinituraino hedatzen dira: gaztelu bat dago, printze bat, aizkora bat, odola, exilioa... Eta marrazkiak Matisse-etik fauvistetara doaz, Isabel Hergueraren tinta eta transparentzia lana ere gogorarazi diguten arren. Kolorea, mugimendua, marra, animazio musikal baten aurrean egongo bagina bezela, guztiak dadar egiten du. Eta pantaila handian gozatu ahal izateko benetako gozamen bisuala, museo batean zintzilik egon litezkeen animazio pelikulen tradizioakoa.
Annecy Nazioarteko Animazio Zinemaldian epaimahaiaren aipamena. Bucaresteko Anim'Est Nazioarteko Zinemaldiko pelikularik onena. Bucheoneko Nazioarteko Animazio Zinemaldiko Sari Nagusia.
Sébastien Laudenbach zuzendariaren 'La jeune fille sans mains' filma helduentzako ipuina da, fabula krudela eta urteko animaziozko film onenen artean dago, agian artistikoena, zirraragarriena, finena.