La libertad, Lisandro Alonso, Argentina, 2001, 73’
Has gaitezen kondairarekin: kontatu izan denaren arabera, Lisandro Alonso gaztea, zinemaren unibertsitatean graduatu ondoren, familiak mendi aldean zuen etxera itzuli zen, eta hilabeteak aritu zen inork ez zekien zerbait filmatzen; hark ere ez zekien filmatzen ari zen hori film bat izan zitekeela. Material hori muntatu eta Buenos Airesko zinema independentearen jaialdira bidali zuen. Era berean, lehen kritikari argentinarrek zinema zaharra dinamitatzen zuen material hori nondik atera ote zen galdetzen eta munduko gainerako autoreen joerekin ahaidetzen zuten bitartean, Cannesko zinemaldiko hautatzaileetako batek filmaren VHS kopia bat eskuratu zuen. Berehalako erreakzioa izan zuen: liluratuta gelditu zen ikusi zuen horrekin, eta berehala sartu zuen lehiaketako Un Certain Regard atalean. Horren aurretik Alonsori deitu zion eta hainbat aldiz azaldu behar izan zion Cannes-tik deitzen ziola. “Cannes, bai, Frantzian dagoen zinema-jaialdi bat”, horixe kontatu omen zion telefonoz. Hori bai, jaialdiak filmaren amaiera aldatzeko eskatu zion Lisandro Alonsori.
Eta horrela hasi zen Lisandro Alonsoren ibilbidea: Pampako handitasun anonimotik munduko zinemaldi garrantzitsuenera.
Misael Pampako mendialdean bizi da, bere aizkorarekin lanean, zuhaitzak mozten, bakar-bakarrik. Ezinbestekoarekin bakarrik bizi da, eta gainerako pertsonekin ia harremanik izan gabe. Haren langile-bizitza ikus dezakegu, haren keinuak, erritualak. Baina ez gara behaketazko dokumental batez gari, beste gauza batez baizik. Film hau beste gauza bat da, hegan egiten du eta argazkitik eta pasaiatik harago egiten du gora. Filmak eragin oso handia izan zuen; nahikoa da ikustea ehunka film sortu zirela gauza bera egiteko asmoarekin.
Kondairarekin bukatuko dugu, berriro ere: ez zekien inork kendutako amaierarena asmatu egin zuten edo ezohiko kontakizun baten parte zen, Argentinan editatutako DVDaren edizio berezian, estretan, kendutako sekuentzia agertu zen arte. Misael, kamerari begira, barrez hasieran eta algaraka gero. Horixe da Frantziak nahi ez zuen amaiera eta Lisandrok kentzea erabaki zuena.
Horrela sortu zen pelikula berezi hau, eta haren tituluak markatu zuen lehen aldiz, eta betiko, zuzendari gaztearen bizitza- eta zinema-adierazpena.
Kontatu izan denaren arabera, Lisandro Alonso gaztea, zinemaren unibertsitatean graduatu ondoren, familiak mendi aldean zuen etxera itzuli zen, eta hilabeteak aritu zen inork ez zekien zerbait filmatzen; hark ere ez zekien filmatzen ari zen hori film bat izan zitekeela.