La Maman et la Putain, Jean Eustache, Frantzia, 1973, 215'
70eko hamarraldia. Alexandre Parisen bizi den gazte burgesa da. Bere bizitza geldialdian dago: ez du ikasten, ez du lanik egiten eta, lantzean behin, liburu edo disko batek baino ez du bere arreta pizten. Beste ezer baino gehiago emakumeak gustatzen zaizkio eta beraiei esker bizi da. Berak, Marie eta Verónicarekin (nahi ez duten arren), ezohiko 'menage a trois' bat eratu du, zoriontasuna ekarri diona; sexua, amaren figura eta materialtasunaren arteko oreka lortzen lagundu diona, bere jokabideak maitaleei eragiten dizkien talka, frustrazio eta haustura sentipenak beretzat arrotz bilakatu dituen zoriontasuna.
1973: Cannes: Epai-mahaiaren sari berezia jaso zuen.
70eko hamarraldia. Alexandre Parisen bizi den gazte burgesa da. Bere bizitza geldialdian dago: ez du ikasten, ez du lanik egiten eta, lantzean behin, liburu edo disko batek baino ez du bere arreta pizten.