La noche polar, Florencia Romano, Argentina, 2016, 61’, DCP, VO: ESP
Film honen izenburua Family taldearen abesti baten edo Los Planetasen disko baten titulua ere izan liteke: gazteak bakarrik eta noraezean, eta amets kosmikoak.
Julián, filmeko protagonista den liburuzain gaztea, obsesionaturik dago Lurra hamabost egunez ilunpetan utziko duen eklipse misteriotsu batekin. Gau polar horren mehatxuak zalantza existentzial bat sortuko dio Juliáni. Eta eguzkia ez bada sekula itzultzen?, galdetzen dio bere buruari. Horrela, noraezean eta isilpean, erantzunen bila hasiko da: liburuetan, taroteko kartetan, bere adiskide Clararekin hitz egitean, telefono-deietan, helmuga jakin bat duten eta helmugarik ez duten pasieretan, kosmosean… Eta, izarretarako bidaia orotan gertatzen den legez, eguzkia ustez berriro agertzekoa denean, betiko aldatuko da guztia. Eta amai dezagun berriro Familyrekin eta deskubritzeko dauden paisaia eta lurralde polarrekin: “Hainbestetan aipatu didazun mundu horren hondorantz, glaziarren eta baso polarren paradisurantz, non beldur eta izuak urki ezin ederragoz jositako paisaia bilakatzen baitira”.
Film honen izenburua Family taldearen abesti baten edo Los Planetasen disko baten titulua ere izan liteke: gazteak bakarrik eta noraezean, eta amets kosmikoak.