Oier Gil Zapirain artistaren artelan hau jabekidetzan oparituko da, eta zati berdinetan banatuko da eskatzen duten pertsona guztien artean.
Artelanaren jabekidea izan nahi duzu?
Jarraitu urrats sinple hauek:
● Bidali mezu bat helbide elektroniko honetara: oiergilzapirain@gmail.com
● Adierazi hau mezuaren kontzeptuan: “La obra es de quien la trabaja”.
● Mezuaren testuan idatzi zure izena eta bi abizen.
Epea: hau izango da obraren jabekidetza eskatzeko epea: 2021/11/08tik 2022/01/17ra.
Zenbat eta eskaera gehiago, orduan eta balio handiagoa.
Zein da La obra es de quien la trabaja obraren balio ekonomikoa?
● Balioak gora egingo du jabekidetza eskatzeko mezu elektronikoa bidaltzen duten pertsonen kopuruarekiko proportzioan.
● Oinarria eskaerako 10 €-koa izango da, eta obraren balioak % 10 egingo du gora 10 eskaera jasotzen diren aldiro.
● Eskabidea doakoa da: obraren balioa handitzen du.
● Ikusi balioen taula dokumentu honetan bertan.
● Adibideak:
● 15 eskaera badaude, obraren 15 jabekide egongo dira. Obrak 165 euroko balioa izango du, eta 15 jabekideren artean banatuko da. Horrela, jabekide bakoitzak obraren zati bat izango du, 11 €koa (165/15 = 11 €).
● 56 eskaera badaude, obraren 56 jabekide egongo dira. Obrak 840 euroko balioa izango du, eta 56 jabekideren artean banatuko da. Horrela, jabekide bakoitzak obraren zati bat izango du, 15 €koa (840/56= 15€).
Nola jasoko duzu obra jabekidetzan?
Eskaerak egiteko epea amaitzean, jabekide guztiei hau bidaliko zaie posta elektroniko bidez:
● Obraren egilekidetza egiaztatzen duen dokumentu bat, artistak sinatua eta profesional tasatzaile batek ziurtatua.
● Bidalketa eskaera egiteko erabilitako helbide berera egingo da.
Pribatutasun-politika
Zure datuak (izena, 2 abizen eta helbide elektronikoa) helburu komunikatiboekin baino ez dira erabiliko proiektu honetarako, Oier Gil Zapirain egileak honako komunikazio hauek bidali ahal izan diezazkizun:
● Eskaera jaso dela baieztatzeko helbide elektronikoa.
● Emaila, obraren jabekidetasun-ziurtagiriarekin.
Obra amaitu eta jabekidetasun-ziurtagiria bidali ondoren, zure datu guztiak ezabatu egingo dira.
Obraren jabekidetza eskatuz, aipatu Pribatutasun Politika hau onartzen duzu.
Jabekideak: 138
Artelanaren egungo balioa: 3.174€