Manuel Abramovich (Buenos Aires, 1987) zinegile argentiniarraren lana aurkeztuko duen saio bikoitza.
La Reina edertasun lehiaketa batean aurkeztu nahi den haur baten erretratua da. Mundu osoko jaialdietatik igaro zen lan arrakastatsu horitako bat da, 30 nazioarteko sari baino gehiago eskuratu zituena, (DocumentaMadrid-eko dokumental onena, besteak beste).
Solar izarretarainoko bidaia da. 1991.urtean, Flavio Cabobiancok “Vengo del Sol” deituriko liburua argitaratu zuen; 10 urte besterik ez zituela, Jainkoa eta Unibertso desberdinen inguruko teoria filosofikoetan pentsatzen zuen. Liburua, best seller izan zen Argentinan, eta hainbat hizkuntzetara itzuli zen. Flavio segituan bilakatu zen New Age-eko fenomeno. Hogei urte beranduago, berriro editatzea erabaki zuen eta bere familiaren inguruko dokumental bat egiteko proposamena onartu zuen. Proiektuak porrot egin zuen, eta zuzendaria eta protagonistaren arteko norgehiagoka batean bilakatu zen.
Zuzendariaren oharra: “Solar, azken batean, porrot egin duen pelikula bat da. Burutzeko gai izan ez nintzen pelikularen filmazioaren istorioa. Ez, gutxienez, pentsatuta neukan moduan. Duela hogei urte berezia zirudien ume baten istorioa da, baita nire lehen filmaketaren porrotaren istorioa ere. Egia da Flaviori esker, eta honek mundua begiratzeko duen moduari esker ulertu nuela dokumentalak egitea zer den; egoera ene kontrolpetik ateratzea. Orduan ulertu nuen Solar aurrerantzean egingo ditudan filmen hitzaurrea izan daitekela.
Manuel Abramovich (Buenos Aires, 1987) zinegile argentiniarraren lana aurkeztuko duen saio bikoitza.