Imagen
Imagen
Descripcion

La Taka Producciones, irabazi asmorik gabeko elkartea, 2018an sortu zen antzerkigintza eta ikus-entzunezko proiektu artistikoak gauzatzeko helburuarekin.

Elkarteak ibilbidearen lehen urratsetatik lan artistiko propioak zein beste batzuenak gauzatu izan ditu eta proiektu artistiko berrien sorkuntzan parte hartu du.

La Traka Produccionesen filosofia gizarte gaien inguruan hausnarketa sustatu eta galdera berriak sortzen dituzten kalitatezko produktuen sorkuntzan oinarritzen da. Horretarako estetika eta estilo berritzaileak erabiltzen ditu. Elkarte eta erakunde publiko zein pribatu ezberdinekin, Gipuzkoako Foru Aldundia, Zarautzko Udala, Emaús Gizarte Fundazioa, Orona Fundazioa eta Irizar Fundazioa besteak beste, elkarlanean proiektu ezberdinak garatu ditu. Bere ibilbidean zehar hamar antzezlan, laburmetraia etahezkuntza proiektu baina gehiago gauzatu ditu.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Elkartea
Tipo
Invitados