Multimedia
Imagen
Inés Cámara Leret La (t)rampa TBK
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
2023/10/02 - 2023/12/22
Pasada?
Si
Descripción Larga

Aspaldi ez dago bere berririk, nahiz eta bere garaian Alacant osotik zebilen, koloretsu eta ugari. Tximeleta da, gaztelaniaz pánfila izen arrunta duena, “patxadatsua”. Beharbada bere hegada motza, baxua eta uzkurra delako. Entomologoek diotenez, “eboluzio-amarru” baten hatzaparretan erori da, urtean hainbat belaunaldi sortzen saiatzen delako, baina ezin du elikagai nahikoa aurkitu, eremua gero eta lehorragoa delako. Hala ere, familia bereko beste tximeleta bat bere goieneko aldian dago, urtean behin baino ez baita agertzen. 

Intsektu txiki horiek ematen diguten ikasbideak azkartasuna eta ugaritasuna aurrerabidearekin lotzen dituen diskurtso handietako bat desegiten du, eta behinola bizi izan zen paisaian, Benacantil mendian, astiro eta etengabe lan egiteko gonbidapena da. Hustzat jo izan zen mendia, eta beste Ulia mendi bat bihurtzen saiatu zirena. Tabakalerako egonaldian zehar, paisaia horretan dauden beste eboluzio-amarru batzuei buruz orain arte egindako ikerketan sakondu eta La (t)rampa izeneko ikus‑entzunezko obra egingo dugu.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Inés Cámara Leret La (t)rampa TBK
Año
2023
Tipo Agrupación
Egonaldi-proiektua
Información Adicional
Titular Invitados
Egoiliarra