La última tierra, Pablo Lamar, Paraguai, 2016, 77’, DCP, VO:ESP
Film hau Paz Encinaren Hamaca Paraguaya (2006) lanaren eta Pablo Lamar zuzendariaren Ahendu nde sapukai (2008) aurreko film laburraren jarraipen naturala izan liteke (Zinemaren Unibertsitateko film laburren saioan bota genuen hura).
Landa-gunera itzuliko gara. Berriro bueltatuko gara mendixka batean bakarturik dauden pertsonaien film batera: ez dauka elkarrizketarik ia, baina soinu aldetik oso aberatsa da. Berriro hitz egin dezakegu Paraguaiko zinema atzera agerian jarri eta munduko jaialdietan lekua egin zuen momentu hartaz.
Bikote edadetu bat urruneko mendixka batean bizi da. Emaztea, Evangelina, hiltzen ari da, eta senarrak, Amanciok, prozesu horretan lagunduko dio. Laguntasunaren erritua eta agur esatearen erritua: hilobia, erreka, gorpua. “Zerikusi handia du galdera existentzial honekin: zer da heriotza eta zer da bizitza? Elkarrekin lotuta daude. Hortik jaiotzen da. Film hau zehatzaren eta abstraktuaren bila dabil aldi berean. Esperientzia hori erakutsi nahi du, esperimentatu, ikusi”.
Filma Rotterdamgo jaialdian estreinatu zen, eta epaimahaiaren saria irabazi zuen “soinu-diseinuan egin duen lorpen artistiko bikainarengatik”. Toulouseko Cinelatino jaialdian, berriz, Frantziako kritikaren aurkikuntza-saria eman zioten.
Landa-gunera itzuliko gara. Berriro bueltatuko gara mendixka batean bakarturik dauden pertsonaien film batera: ez dauka elkarrizketarik ia, baina soinu aldetik oso aberatsa da. Filma Rotterdamgo jaialdian estreinatu zen, eta epaimahaiaren saria irabazi zuen “soinu-diseinuan egin duen lorpen artistiko bikainarengatik”.