Urriak 7 19:00Aurkezpena eta 20:00 proiekzioa. Tabakalera
Urriak 8 17:00-21:00 Antoni Muntadasekin topaketa. Cristina enea. Izena ematea.
Ez dut uste halabeharra denik The Truman Show bezalako film bat Celebration (bertako “hiritarrei” edo “erabiltzaileei” zoriontasuna emateko borondatez jaiotzen den hiria) baino urte batzuk beranduxeago agertzea. Filma kokatzen deneko Seahaven hiriak asko du ikustekorik Celebration- ekin, zeina New England motako hiri batetan oinarritzen zen, gerra aurreko amerikar loriara itzultze baten moduan, posmodernismoaren paradigmapean ordea oraingoan.
The Truman Show horrelako hiri batetan gerta dadineko borondateak hiri- irribarretsuaren eredua irudikatzen du, non Truman protagonista nagusia den. Herriko plaza azken ondorioetaraino eramaten den Reality Show baten platoa da. Christof ekoizlea Seahaven sortzera daraman nostalgia Disney inperioa Celebration eraikitzera eraman zuen berbera da. Pelikulako deskonexio une bakarrak -eta erabakiorrak- Christof ekoizle 6 exekutiboaren agerpenekin eta saioaren ikusleek eginiko zenbait hondar-iruzkinen bidez gertatzen dira.
Filmak bi gauza erabakigarri ditu nabarmentzeko: Reality Show-a eta hau gertatzen deneko plato/hiria. Biak ala biak daude loturik 70eko hamarkadatik aurrera klase ertain eta altuen gorakada ematen den munduko lekuetan garatzen diren bizitza eta entretenimendu moduetara.
Alphaville e outros filmak, Brasilen condominio fechado, Argentinan countrie eta Espainian babestutako urbanizazio edo pribatu bezala ezagutzen direnetaz dihardu. Leku horietantxe ematen da ekologia, ongizatea eta askatasunaren kontzeptuak, isolamendu, inmunitate eta kontrol bihurtarazten dituen paradoxa; halaxe gertatzen da segurtasunezko eta zaintzazko errealitate utopikoen hondo- irudi bat planteatzen duen Godarden film homonimoan ere.
No creo que sea una coincidencia que la realización de The Truman Show ocurra unos años más tarde que la de Celebration, una ciudad que nace de la voluntad de proporcionar felicidad a sus “ciudadanos” o “usuarios”