025 Sunset Red, Laida Lertxundi, Espainia-AEB, 2016, 14’ - Estreinaldia espainiar Estatuan -
“025 Sunset Red kontu garbiketa antzeko bat da, ia autobiografikoa. Ezin ditu banatu garai hura eta oraina. Oroimena eta berehalakoa. Leuntasuna eta gizontasuna. Saiheskorra eta haptikoa. Euskal Herria eta Kalifornia. Komunista erradikalen heziketa baten oihartzunen bilduma da, ez nostalgia moduan, zentzua emateko, hau da, orainean iraganeko aplikazio praktikoak bilatzeko moduan baizik. Pelikulan odola bildu eta isuri egiten da, filtro gorri batek paisaiak estaltzen ditu, eta desiraren irudiak ekoiztuak eta behatuak dira. Politikoan eta etxekoan sartu-irten garbi, psikodeliko bat egiten du pelikulak. Politikoa erupzioan sartu eta bizitza bat mugatu, sentsibilitate bat eratu, eta gorputz batean grabatuta geldi dadin bilatzen du”.
Laida Lertxundi
025 Sunset Red kontu garbiketa antzeko bat da, ia autobiografikoa. Ezin ditu banatu garai hura eta oraina. Oroimena eta berehalakoa. Leuntasuna eta gizontasuna. Saiheskorra eta haptikoa. Euskal Herria eta Kalifornia.