Texto Destacado

Darcy Lange (Aotearoa/Zeelanda Berria, 1946-2005) bideo-artearen aitzindari eta flamenko-gitarristaren lanarekiko interesak...

Multimedia
Imagen
Texto Fecha
1 abe 2018 - 10 mar 2019
Pasada?
Si
Descripción Larga

Darcy Lange (Aotearoa/Zeelanda Berria, 1946-2005) bideo-artearen aitzindari eta flamenko-gitarristaren lanarekiko interesak Tractora Koop. E osatzen duten artistak Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange aurkeztera eraman ditu. Erakusketa hau etapa desberdinak zeharkatuz garatu da. Tractorako kideek Langeren bideo-lanen ikuskapen intentsibo bat egin zuten lehenengo. Honi, artistaren obran aditua den Mercedes Vicenterekin batera egindako egonaldi batek jarraitu zion. Vicentek eratu zuen, hain zuzen ere, artistaren artxibo pertsonala, zeina hirugarren fase batean, hura aztertzeko asmoarekin, Zeelanda Berritik Tabakalerara ekarri duten.

Zeelanda Berrian eta Londresen eskultore heziketa jaso ondoren, Langek work studies («lan-azterketak») delakoak erregistratzeari ekin zion Ingalaterran, 1972an. Izendapen horren bitartez, eta bizitza osoan zehar, pertsonak lanean ari zireneko iraupen-behaketak garatu zituen bideo formatuan. Askotarikoak dira Langek erretratatutako lanak eta testuinguruak –fabrikak, meatzeak, tailerrak, eskolak, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategiak, baratzeak, eremu etxetiarrak, herri-kirolak eta artisten eta musikarien tailerrak–, eta artistak berak ibili zituen lurraldeak zeharkatzen dituzte: Zeelanda Berria, Ingalaterra, Eskozia eta Espainia, beste batzuen artean. Grabatu zituen bideo-zinta gehienak lehen belaunaldiko pulgada erdiko bobina irekiko zinta magnetikoak ziren, eta argazkiak izaten zituzten, baita batzuetan filmak ere, «dokumentazioak» edo «azterlanak» deitzen zituen taldeak osatuz.

Langen obra zorrotza da, iraupen, luzera eta austeritate formalagatik, eta hura eskuragarri egitea erronka bat izan da. Bere lanaren potentzia garaiezinetako bat irudiaren ekonomiari egiten dion erresistentzia hori da hain zuzen ere. Langen lanaren ezaugarri nagusietako bat muntai-linealari eta esperientzia produktu komunikagarri batera murrizten duen irudiaren ekonomiari aurre egitea da. Langena, gainera, obra sentsual bat da, non gorputzaren eta teknikaren arteko harremana simetrikoki esploratzen den kameraren bi alboetan. Mugimendu kontzentriko bat eginez esku-ahurrak biratzen baditugu aurpegiari begira jartzeko, ariketa horretan, une batez, zalantza egiten dugu ez ote diren haiek izango guri begiratzen gaituztenak. Langeren obra halako enpatia eta abstrakzioaren arteko mugimendu bikoitz batean ere ehuntzen da.

Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange artista-talde bat beste artista bati eta haren testuinguruei hurbiltzearen emaitza da, bere dokumentu guztiak jasotzen dituen artxiboaren bidez. Bilduma hau Darcy Langeren bizitza eta obra zeharkatzen dituen artikulazioa da, eta orain Tractora Koop. Elkartearen kideena baita ere. Ikerketa aztergaia dagoen lekuan, bertatik bertara, egiten den lanari deritzogu «landa lan» euskaraz. Aldi berean, baratz eta larreetako beharrak izendatzeko ere erabiltzen dugu. Artistaren estudio edo tailerraren mugetatik ateratzea, dokumentuaren estatutua eta eragiketa esperimentala dira erakusketa osatzen duten materialek eta jarduerek duten ezaugarri komuna.

Darcy Lange Estate eta Govett-Brewster Art Gallery-ren (New Plymouth, Aotearoa/ Zeelanda Berria) eskuzabaltasunari esker egin ahal izan den erakusketa bat da hau, eta 2017an Tractora Koop. E-k Tabakaleran egindako komisariotza egonaldiaren emaitza da.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2018
Tipo Agrupación
Erakusketa
Información Adicional
Nombre
Orriak 12 - Landa Lan
Archivo
Nombre
Documentazioa
Archivo