Tabakalerak berriro ere, bi jardunaldietan zehar, Artisten Guneko estudioak irekiko ditu. Bertan, Tabakaleran egoiliarrak diren artistak ezagutzeko aukera izango da, baita sortzaileei laguntzeko programa ezberdinen bidez garatzen ari diren proiektuak bertatik bertara ezagutzeko ere.
Lantegi Irekietan parte hartzen duten artistetako batzuk urritik daude Artisten Gunean. Bertan, lanerako espazio bat, eraikinean eskuragarri dauden baliabide zein zerbitzuak, eta sorkuntza-prozesu osoan zehar laguntza eskeintzen zaie.
Abenduaren 16an, 12:00etan, Tabakalerako ikus-entzunezkoen laborategiak sustatutako Noka eta Ikusmira Berriak ikus-entzunezko programen bi parte-hartzailek eta EQZEko ikasle ohiek, Marina Palaciok eta Maria Inês Gonçalvesek, beren lanen muntatzaile Gerard Borrásekin batera, euren sormen prozesuetako materiala erakutsiko dute eta harreman zuzena izango dute bertaratzen diren guztiekin.
Lantegi Irekien edizio honetan, zortzi artistek hartuko dute parte:
Marc Vives Muñoz
Inés Cámara Leret
Marta van Tartwijk
Ane Zelaia
Sequoia Barnes
Marina palacio
Maria Inês Gonçalves
Susana San José
Artisten Gunea irekiko dugu, Tabakalerako artista egoiliarrak garatzen ari diren proiektuak bertatik bertara ezagutzeko aukera izateko.