Subtitulo
Marion Cruza, Pablo Marte eta Miren Jaiorekin
Texto Destacado

'Lantegitik atera eta gero' jarduera-programa bat da. Bere helburua Mañana Goodbye, proiektuaren bidelagun izatea da.

Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Pasada?
Si
Descripción Larga

1895ean zine-historiari hasiera eman zioten bi filmeen planoz kanpoko eszenak ditugu abiapuntu: Trena geltokira iristen eta Langileak Lyongo Lumière lantokitik ateratzen, Louis Lumiére-k sortuak biak.


Har dezagun, adibide baterako, Trena geltokira iristen. 1895ean erakutsi zuten lehenengo aldiz, Parisko areto batean, eta ikusleek altxa eta alde egin zuten, izututa. Denbora igarota, esan liteke ikusle haiek ondo interpretatu zutela filma: garapenaren trena gainera zetorkiela ikusita, aldentzea zela onena erabaki zuten eta begiratzeari utzi zioten.


Beste adibide baterako, har dezagun Langileak Lyongo Lumière lantokitik ateratzen. Langileak lantegiko atetzarretik ateratzen dira binaka, hirunaka, launaka eta baita bosnaka ere, eta azkar asko desagertzen dira ezkerrerantz eta eskuinerantz. Lantegitik atera ondoren zer gertatzen den ezin dugu jakin, ez baitugu ikusten, eta, beraz, irudikatu egin dezakegu, ez besterik: emakumeak etxerantz doaz, beren familiez arduratzera, edo paseatzera, edo lagunekin erakusleihoak ikustera. Edo, akaso, etxera joan eta ez dira sekula gehiago lantegira itzuliko lantegia itxi dutelako edo langileek erretiroa hartu dutelako edo sekula gehiago ez itzultzea erabaki dutelako. Edo, akaso, kalera doaz manifestaldi batera, edo zinera filme bat ikustera. 

Aretoaren ilunean, tarte batez besterik ez bada ere, ahaztu egingo dute biharamunean goiz altxatu behar direla. 


Lantegitik atera eta gero jarduera-programa bat da. Bere helburua Mañana Goodbye, proiektuaren bidelagun izatea da. Lantegitik atera eta gero-ko balizko eszena batetik abiatuko dira denak. Topaketa guztietan ikusiko ditugu filmak. Era berean, tarte batez ez ditugu filmeak ikusiko, arreta emateko modurik onena delakoan. Lantegitik atera eta gero proiektuaren helburua hainbat gairen inguruan hitz egitea da, hala nola, zinea eta lana, lana eta generoa, bizipenak eta memoria, banakako subjektua eta subjektu kolektiboa, produktibitatea eta ez produktibitatea.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Programa