Lara Sánchez Coterón, Arte eta Bideo-jokoetan aditua gonbidatu dugu Ubikeko bilduman gehituko dugun bideo-joko aukeraketa bat egiteko. Lau multzok osatzen dute aukeraketa:
-
Lehenengo multzoa: Bideo-jokoen kultur industria konbentzionalak eskaintzen dizkigun produktuen proposamen alternatiboak dituzten diseinu ludikoak ikustarazteko asmoarekin sortu da. Esperientziaren pertsonai nagusiak heroi heteronormatiboetatik urrun egon ohi diren joko hauen artean Lieve Oma (Florian Veltman, 2015) eta Radiator 2 (Robert Yang, 2016) aurkitzen dira.
-
Bigarren multzoa: talde-jokoa berreskuratzeko asmoarekin osatu da. Baino ez gaude online jokalari anitzeko proposamenez ari, azken aldian giro independienteek eta esperimentalek sustatzen dituzten aurrez aurreko jokoez baizik. Besteak beste, Space team (Sleeping Beast, 2012) eta Keep Talking and Nobody Explodes (Steel Crate Games, 2015) izenburuak biltzen ditu.
-
Hirugarren multzoa: Baliabide narratiboak jolas mekanika nagusi gisa erabiltzen duen diseinu korrontearekin du harremana. Proposamen hauetan erabiltzailea interaktuatzen doan heinean, geografiak, arkitekturak eta jolasaren elementuek fikzio desberdinak argitzen dituzte. Gone Homek (Fullbright, 2013) eta The Stanley Parablek (Davey Wreden, 2013) dira bi adibide.
-
Laugarren multzoa: Bitxikeri ludiko batzuk biltzen dituen saski-naski txiki bat da. Esate baterako Caléndula (Blooming Bud Studio, 2016) metajokoa, dagoeneko klasikoa den Katamari Damacy (Bandai Namco, 2004) japoniar bitxikeria eta Noby Noby Boy (Bandai Namco, 2009) jolas digitala daude.
Zertan oinarritu da bere hautaketa? Zein dira derrigor ezagutu beharrezkoak? Frogatu nahi al dituzu?
Lara Sánchez Coterón gonbidatu dugu Ubikeko bilduman gehituko dugun bideo-joko aukeraketa bat egiteko. Zertan oinarritu da bere hautaketa? Zein dira derrigor ezagutu beharrezkoak? Frogatu nahi al dituzu?