Las Lindas, Melisa Liebenthal, Argentina, 2016, 77', JB
Melisak 24 urte ditu eta pelikula dokumental honen zuzendari eta protagonista da. Bertan bere txikitako bost lagun elkarrizketatzen ditu. Kamararen aurrean eta atzean beraien txikitako esperientziei buruz hitz egiten dute: lagunak, identitatea, haztea, emakume izatea, heldutasunera bidea, beldurrak, planak eta etorkizuneko ametsak. “Heldu bilakatzearen” esperientziari buruzko imajinarioa osatzen duten intimitatean kontatutako kontakizunek osatzen dute.
Aldi berean, zuzendariak bere argazki, bideo eta oroimenen artxibo pertsonala birpasatzen du eta zera galdetzen du: zergatik egin behar dut irribarre? Zergatik atera behar det polit argazkietan? Zergatik nahasten naute gizon batekin? Zergatik inporta du hainbeste bestearen begiradak? Emaitza kontakizun/erretratu intimo, emozional eta umoretsua da generoaren eraikuntzari buruz, “konbentzional/espero denari” buruzko agindu eta debekuak desnaturalizatzeko desio bat da, irudiaren rolei buruz eta zine dokumentalak gertukoena erretratatzeko daukan gaitasunari buruz.
Rotterdameko 2016 Zinemaldian mundu estreinua izan zuen, Bright Future Award saria. Buenos Aireseko 2016 (BAFICI) Zinemaldian Zuzendari Onenari Saria.
Interesa dakizuke: Melisa Liebenthal zuzendariaren Las Lindas filmaren kritika, Diego Batlle. Europa Otros cines - 20-01-2017
Melisa Liebenthal zuzendariaren 'Las Lindas' kontakizun/erretratu intimo, emozional eta umoretsua da generoaren eraikuntzari buruz, “konbentzional/espero denari” buruzko agindu eta debekuak desnaturalizatzeko desio bat da, irudiaren rolei buruz eta zine dokumentalak gertukoena erretratatzeko daukan gaitasunari buruz.