![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id7425-ny-ny.jpg?itok=17hKF1qx)
Abangoardia esperimentaleko zinema iparramerikarraren maisulanen zikloaren laugarren saioak James Broughton, Mary Ellen Bute, Ted Nemeth, Kenneth Anger, Ian Hugo, Jim Davis, Hy Hirsh, Marie Menken eta Francis Thompson bildu ditu 50. hamarkadan egin zen zinearen isla.
Berrogeita hamarreko hamarkada bi poloren artean igaro zen: alde batetik, Abstronic, Evolution, Gyromorphosis eta N.Y, N.Y. filmetan ageri diren esperimentu abstraktuak irautea eta aberastea; bestetik, elementu ludikoa eta desira erotikoaren errituala, Four in the Afternoon eta Eaux d'Artifice-n ageri direnak, non urak osagai abstraktu eta oniriko baten izaera hartzen duen. Bells of Atlantis-en erreferentzia mitopoetikoek, ia idazketa automatiko konfesionalaren ariketa bat, subkontzienteari eta umetoki-barneko oroitzapenei buruzko ikerketa baten antzera funtzionatzen dute. Organizismoaren eta abstrakzioaren arteko joko hori berriro agertu zen, desiraren jokoa atzealdean dagoela berriro, Hurry, Hurry! filmean, espermatozoideen irudi mikroskopikoak eta sexu kide baten bila dabiltzan gizonezkoenak elkarren ondoan azaltzen direla.
Abangoardia esperimentaleko zinema iparramerikarraren maisulanen zikloak James Broughton, Mary Ellen Bute, Ted Nemeth, Kenneth Anger, Ian Hugo, Jim Davis, Hy Hirsh, Marie Menken eta Francis Thompson bildu ditu 50. hamarkadan egin zen zinearen isla.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id7425-ny-ny.jpg?itok=17hKF1qx)