Imagen
Imagen
Descripcion

Bilbon jaioa, Euskadiko Dantzako Goi Mailako Eskolan (Dantzerti) hasi zuen ikasten. Bi urte eta gero, Sevillara joan zen formakuntzarekin jarraitzeko Centro Andaluz de Danza-n. 2020an Dantzaz-eko partaide izateko aukera lortzen du. Bertan, hiru urtetan zehar sorkuntza prozesu desbardinetan egoteko aukera izan du hainbat koreografoekin lan eginez; Gil Harush, Hilde Koch, Carmen Larraz edota Giovanni Insaudo adibidez.


Dantzari moduan, MDV Danza eta Eva Guerreroren proiektuetan egon da eta gaur egun, IƱigo Rementeriarekin batera, bere dantza kolektiboa sortu du, Diskordia Kolektiaboa deitutakoa. 2021etik Datzazeko mediazio taldeko partaide izan da, dantza beste testuinguru eta errealitate desberdinetara gerturatuz. Aldi berean, Gizarte Hezkuntza ikasten ari da UNED unibertsitatean. Ikasketak mediazioak egiteko tresnak aberastu eta hobetzeko balio izan diote. Beste alde batetik, bai Bilbon, Sevillan eta gaur egun Donostian dantza klaseak eman ditu adin anitzeko ikasleekin.

Cargo - Nota descriptiva
Dantzaria eta dantza-bitartekaria
Tipo
Artistas y Creadores