Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Laura Huertas Millan artista eta zinemagile frantziar-kolonbiarrak bere obra zinematografikoa Parisko École nationale supérieure des beaux-arts eta Harvardeko Unibertsitateko Sensory Ethnography Lab doktorego programaren barruan  garatu du. 2009 eta 2012 artean, zientzialari, konkistatzaile eta bidaiariek Ameriketara egindako bidaiei buruzko kontakizun hegemonikoen inguruko exotismoa fikzioaren bidez ikusarazteko lanean oinarritu zen bere jarduna. 2012tik aurrera hasi zen bere "fikzio etnografikoak" seriea, non fikzioarekin esperimentatzen jarraitzen duen, oraingoan etnografia eta ekologiarekin nahastuz.

Bere filmak Viennale, Toronto, New York Film Festival, Rotterdam, La Habana, FICValdivia edo Cinéma du Réel zinema jaialdietan programatu dira, eta Locarnoko jaialdian, FIDMarseille, Doclisboa eta Videobrasil saritu dituzte, besteak beste. Gainera, atzera begirakoak eskaini zaizkio Harvardeko Unibertsitateko zinematekan, CCAn (Glasgow), CA2DMn (Madril), Mar del Platako Jaialdian, ICAn (Londres), Flaherty Seminarren, Torontoko Zinematekan eta Curtocircuiton (Santiago de Compostela). Bere erakusketa eta proiekzio kolektiboen artean honako hauek nabarmentzen dira: "Future Generation Art Prize", Veneziako Bienalaren pareko erakusketa (2019), Front Triennial (Cleveland, 2018), "Nuevos Nombres" Kolonbiako Errepublikako Bankua (Bogota, 2018), "Prospectif Cinéma" Centre Pompidou (Paris, 2017), “À la lisière du quotidien” Jeu de Paume (Paris, 2017) y “Tropical Uncanny” Guggenheim Museum (Nueva York, 2014).

 

Journey to a land otherwise known, Laura Huertas Millán, Frantzia-Kolonbia, 2011, 23'   

Journey to a Land Otherwise Known Frantziako Lille-ko negutegi tropikalean filmatua da eta Amerikaren aurkikuntzaren inguruko kontaketak eta ikerketa europarretan oinarritzen da. Pelikula hau “lehen hartueman” gisa hartu daiteke, Europako lorategi botaniko batean irudikatutako oihan faltsua.

 

Aequador, Laura Huertas Millán, Frantzia-Kolonbia, 2012, 19'  

Amazonia ibaian gora eginiko bidaia, eraikin modernistak ahaztuak izan dira bertan, etorkizunak irentsitako zibilizazio baten oroitzapenak balira bezala. Zientzia-fikziozko dokumentala, naturaren kolonizazioa ebokatzen duena, antzinako utopiak Hegoamerikako basoetan, eta orainarekin elkarbizitza.

 

La Libertad, Laura Huertas Millán, Frantzia-Kolonbia, 2017, 31'

Matriarkak bizkarrerako uhalak egiten dituzten ehundegian elkartu dira, mendetan Ertamerikako emakume indigenek iraunarazi duten teknika prehispanikoa. La Libertad figura eta keinuek osatutako ehun-lana bezala hazten doa, etxeko espazioetatik, arkeologia museoan eta kooperatiban barrena. Askotariko komunitatetak eta ekologiak uztartzen dira eskulan horren inguruan: bilaketa, oihartzuna, egituraketa, askatasuna hedatzen.

 
Descripción Corta

Laura Huertas Millan zuzendariaren film laburrak ikusteko bigarren saioa.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2020
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si