Imagen
Imagen
Descripcion
Marrazketan eta pinturan interesatu zen haurra zenetik, eta Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon. Animazioarekiko interes handi bat garatzen hasi zen, eta modu autodidaktan eratu zen ingurune horretan. 2015ean Belgikara joan zen Ganteko Arte Eskolan (KASK) animazioko filmen master bat ikastera, eta 2019an Irakasleen Prestakuntza Masterra egin zuen.
Donostiako Elias Querejeta Zine Eskolaren Artxiboko Masterrean graduatu berri da, Isabel Herguerak 1982 eta 1996 bitartean egindako instalazio- eta animazio-lanak katalogatu eta zaintzeko proiektu batekin.
Ingurunea behatzea izan da, betidanik, bere lanaren jatorria, eta interes handia izan du gorputzarekiko, espazioekiko, bizitzeko moduarekiko, intimitatearekiko, denborarekiko eta memoriarekiko.
Disciplina
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista eta animazio-errealizadorea
Tipo
Artistas y Creadores