Imagen
Imagen
Descripcion

 

Laura Vallés Vílchez (Castelló de la Plana, 1984) komisarioa, editorea eta ikertzailea da. Arte Ederrak ikasi zituen eta Argazkilaritzako Masterra egin zuen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Horri esker, egoitza bat egiteko aukera izan zuen bi ikasketen artean Northumbria University-n (Newcastle upon Tyne). 2022an Londreseko Royal College of Arts-en doktoratu zen, egun komisariotza-eskolak ematen ditu bertan eta 4Cs From Conflict to Conviviality through Creativity and Culture proiektu europarra zuzentzen du.

Botín Fundazioko bekari esker hasi zen irakaskuntzan eta Concreta proiektuaren sortzailekide eta editore gisa egiten duen lanaz baliatzen da horretarako. Concreta aldizkari bat eta zenbait liburu argitaratzen dituen argitaletxea da, eta aurreko esperientziak sedimentatzen ditu ingurune pedagogikoaren eta ingurune publikoen artean mugitzen diren erakundeetan. Horren adibide da Afterall Londres, Central Saint Martins-ekin lotura duen argitaletxea; bertan egin zuen lan 2009an. Ondoren, 2010ean, Columbia Unibertsitateko MoCPra joan zen (Chicago).

Komisario gisa, hainbat erakusketa egin ditu: Te toca a ti (EACC, 2018), 15.600 días. Xisco Mensua (CCCC, 2019), A través de la arena (Azkuna Zentroa, Artium eta CentroCentro, 2019-20), Mitos del futuro próximo (Fotonoviembre, TEA, 2019-20) eta Teresa Lanceta: Tejer como código abierto (MACBA-IVAM, 2022-23). Hitzaldiak ere eman ditu hainbat erakundeetan: Royal Academy of Arts, SOAS, Granadako Unibertsitatea eta UPV/EHU. Eta Isabelle Stengers, Donna Haraway, Moyra Davey eta Paul B. Preciadoren lanak ere itzuli ditu.

 

Proyectos participa
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Komisarioa eta editorea
Tipo
Artistas y Creadores