Texto Destacado
Egoitzan egin nahi dudan lana jatorri bera duten liburu eta pieza filmiko baterako irudiak eta testuak hautatzea, antolatzea, maketatzea eta editatzea da. Jatorri hori ibilbide bat da: Madriletik Donostiara egingo dudan ibilaldia. Mugak gurutzatzeko beharretik, pentsamendua lanean jartzeko bultzadatik eta erresistentzia modu bat hainbat adieratan praktikatzetik sortu da: gorputzak “jasateko” duen gaitasuna eta amore ez emateko balio politiko eta etikoa, letargia bortxatzeko, Deulezek adierazi zuen zentzuan eusteko: Zein da artelan baten eta erresistentzia-ekintza baten arteko harreman misteriotsu hori? Malrauxek oso gauza erraza esaten du arteari buruz: “Heriotzari aurre egiten dion gauza bakarra da”. Arteak erresistitzen du. Ibilaldi horrek iraganeko gertaerak ekartzen ditu gogora, erreferentzietan finkatzen da eta eraso egiten diguten egungo egoera politikoei ere erantzuten die; egoera horiek gorputzei eragiten diete, eta gizarte-ongizatearen premisak urratu dituzten kontrol- eta ekoizpen-sistemek sortutako desberdinkeriak eta prekarietate ekonomikoa azpimarratzen dituzte.
Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2021
Tipo Agrupación
Deialdea
Futura?
No
Autor-es