Le monde du silence- proiektuaren izena Jacques-Yves Cousteau itsas biologoak eta Louis Malle 23 urteko zinema ikasle gazteak zuzendutako ordubete eta hogeita sei minutuko luzemetraiari egiten dio erreferentzia. Film luzeak Calypsoren itsaspeko esplorazioak erakusten ditu 1955ean. Filma off ahots batekin hasten da: «Lurrazaletik berrogeita hamar metrora, gizon batzuk pelikula bat filmatzen ari dira. Aire konprimatuko eskafandraz hornituta daude, grabitatetik aske, askatasunez mugitzen dira .» Calypso ontzian nabigatzen, hamabi urpekarik osatutako taldea ehunka orduz ibili zen Mediterraneo Itsasoan, Persiako Golkoan, Itsaso Gorrian eta Indiako Ozeanoan. Filmeko 25 kilometroak 2500 metrora murriztu ziren dokumentalaren azken muntaian.
Aldi berean, xehetasuna eta eszena kontuan hartzea, lehen planoa eta plano orokorra. Grabatzea egoteko ekintza gisa aurkezten da: gorputzetik frogatzea, egonkortzea, makurtzea, eta asmoak neutralizatzea, baita kontrako ekintzak igaroz. Egoteko modu hauek lan egiteko formei buruzko erabakiak hartzeko aukera gisa arakatu nahi ditut.
Espazio ireki batean, azalera infinitua da. Aurreko batean, nire herria hegazkinez zeharkatu nuen, erdigunea zena berehala deszentralizatu zen. Ohiko testuinguru batekiko, altuera atipiko batean, eskala aldaketa baten bidez, munduan nuen posizioarekin konektatu nuen. Ohartu naiz, halaber, bideoetan, kamarari eusten dion gorputzaren exposizioa 360ºkoa dela.
Guzti honek gorputzerako prestakuntzan pentsatzera narama. Kirolari batek beroketa egiten duen bezala, bere praktika intentsiboa egin aurretik.
Instagramen argazkiak partekatzen ditudanean, aurkezten denaren eta hartzailearen artean dagoen distantziak ez du sakontasunik, ikusgai dagoen irudiaren eta gorputz hartzailearen arteko ibilbidea mugatua da. Mugikor batetik aurpegi bateraino zentimetro gutxiko distantzia dago.
CCA-HOSPITALFIELD 2024 ko Egonaldirako, ikus-entzunezko grabaketetan zentratuko naiz bai eta paraleloki irudiak espazio tridimentsionalean egokitzeko ariketa egin, alde batetik bideokamera eta bestetetik inprimagailua eta papera oinarrizko baliabide izanik. Irudiak pantailen gailuetatik kanpo begiratu eta materialarekin egoteko beste modu batzuk arakatu nahi ditut, gorputzera behin eta berriro itzuliz.