Le rayon vert (Izpi berdea), Éric Rohmer, Frantzia, 1986, 94’
1882an, Julio Verne frantziar idazleak Le rayo vert argitaratu zuen, bere bidaia-eleberririk erromantikoena. Liburuak protagonisten izpi berdearen bilaketa kontatzen du; izpi berdea atmosfera baldintza berezi batzuetan dagoenean sortzen den fenomeno optiko bat da: eguzkia gainazal oso lau baten atzean sartzeko zorian dagoenean, dirdai hori berdexka edo berde urdinxka bat sortzen da. Elezaharraren arabera, une hori magikoa da, bi pertsonak izpia aldi berean ikusten badute maitemindu egingo baitira unean bertan.
Kontakizun hori oinarri hartuta, Éric Rohmer frantziar zuzendariak “Comédies et proverbes” seriearen bere bosgarren eta azken-aurreko filma aurkezten digu. Delphine Parisko neska gazte bat da. Ez du udako oporretarako plan zehatzik, eta batetik bestera doa, maitasun-desilusio bat gainditu nahian. Horrela iritsiko da Donibane Lohizunera, eta, bertan, Julio Verneren eleberriari buruzko elkarrizketa bat entzungo du. Orduan, bere patua betiko aldatuko da.
Filmak Urrezko Lehoia eta Veneziako Zinemaldiko Fipresci Saria irabazi zuen 1986an.
Filmak Urrezko Lehoia eta Veneziako Zinemaldiko Fipresci Saria irabazi zuen 1986an.