Imagen
Imagen
Descripcion

 

Lea Porsager (1981) Danimarkako Arte Ederretako Errege Akademian (Kopenhage) eta Frankfurt am Main-eko Städelschule-n graduatu zen 2010ean. Doktoregai-ikasketak Malmö Art Academy eta Lundeko Unibertsitatean hasi zituen 2015eko irailean. Porsagerren jardunak fabulazioa eta espekulazioa lotzen ditu askotariko bitartekoekin, hala nola zinema, eskultura, argazkigintza eta testua. Artistaren obrak zientzia, politika, feminismoa eta esoterismoa barne hartzen ditu.

Porsagerrek banakako erakusketak egin ditu leku hauetan: Kunsthal Charlottenborg, Kopenhage, 2021; Moderna Museet, Stockholm, 2020-21; FuturDome, Milan, 2020; Museum of Contemporary Art, Roskilde, 2019; Nils Stærk, Kopenhage, 2016; Brandts, Odense, 2016; Göttingen Kunstverein, 2015; Overgaden, Kopenhage, 2015; Künstlerhaus Bethanien, Berlin, 2015; Henie Onstad Kunstsenter, Høvikodden, 2013; eta Emily Harvey Foundation, New York, 2013. Horrez gain, erakusketa kolektibo askotan ere parte hartu du: Taiwango Arte Ederretako Museo Nazionala, Taiwan, 2020; CCCB, Bartzelona, 2019; iMAL, Brusela, 2019; SMK - Danimarkako Galeria Nazionala, Kopenhage, 2017; Rebuild Foundation, Chicago, 2016; Den Frie, Kopenhage, 2016, 2014; Monash University Museum of Art MUMA, Melbourne, 2015; Moderna Museet, Malmö, 2014; KUMU Art Museum, Tallinn, 2014; Sorø Kunstmuseum, 2014; Contemporary Art Centre, Vilnius, 2013; eta Neue Gesellschaft für Bildende Kunst, Berlin, 2013.

Porsagerri CERNeko ohorezko aipamena eman zioten Collide International Award sariketan 2018an. 2012an, dOCUMENTA (13) ekitaldian parte hartu zuen Anatta Experiment-ekin, eta 2014an Carl-Nielsen eta Anne Marie Carl-Nielsen beka jaso zuen. 2015ean, Porsagerrek Istanbuleko 14. Bienalean parte hartu zuen: SALTWATER: A Theory of Thought Forms, Annie Besant-en medium gisa, non Beasanten akuareletako 36 birsortu zituen, Thought-Forms: A Record of Clairvoyant Investigation liburukoak (1905). 2018ko ekainean, Gravitational Ripples inauguratu zen Stockholmen (Suedia), 2004an Asiako hego-ekialdean gertatutako tsunamiaren eraginez hil ziren herrialdeko biktimak gogorarazteko. Kopenhageko Nils Stærk Galeria da haren ordezkaria.

 

 
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores