Gorria, Maddi Barber, Espainia, 2020, 22'
Erraiak, artalde bat, udaberria. Usoen kurruka eta aho itxiz kantatutako abestiak. Zenbait putre, hezurrak, loreak eta hamaika esku. Jana ematen duten eskuak, jezten eta laztantzen duten eskuak, ilea mozten, filmatzen eta hiltzen duten eskuak. Beste espezie batzuen kudeaketaren dudak eta kontraesanak gorpuzten dituzten eskuak.
Euritan, Irati Gorostidi, Arantza Santesteban, Espainia, 2017, 21'
Itxaro Bordak 1985ean idatzitako Klara eta biok narrazioa berrikustea proposatzen du Euritan filmak. Egilea bere iraganeko hitzen aurrean jarrita, euskal nortasunaren inguruko harreman periferikoaren gaineko begirada eguneratzen da.
Luisa no está en casa, Celia Rico, Espainia, 2012, 19'
Luisari garbigailua hondatu zaio. Matxura horrek bere etxean ekarriko duen hondamendia bere egunerokotasun geldoarekin apurtzeko koartada ezin hobea bihurtuko da. Baina bere senarrarentzat, garbigailurik ez egoteak gabezi handiagoa ekarriko du berekin: Luisa ez dago etxean jada, etxekoandre eta emazte otzanaren rola burutzen.
*Proiekzioaren ostean, Arantza Santesteban eta Celia Rico zinemagileek euren lanen sormen prozesuei buruz hitz egingo dute.
Laburmetraien saioa gonbidatuekin.