Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado
 
 
  1. Leta / Léthé, Dea Kulumbegashvili, Georgia-Frantzia, 2016, 15’
  2. Ukhilavi sivrtseebi / Invisible Spaces, Dea Kulumbegashvili, Georgia, 2014, 10’
  3. Metáfora ou a tristeza virada do avesso, Catarina Vasconcelos, Portugal-Erresuma Batua, 2013, 32'

 

 

Leta / Léthé, Dea Kulumbegashvili, Georgia-Frantzia, 2016, 15’

Ahanzturaren ibaiaren ondoan, zaldun bakarti bat herri batetik igarotzen da. Haurrek desira ezkutuekin jolasten dute, helduek ospakizun bati ekiten diote, eta indarkeria eta maitasuna bizitzaren atal instintiboak dira bertan.

Dea Kulumbegashvilik (Georgia, 1986) zinema-zuzendaritza ikasi zuen Columbia Unibertsitatean, New Yorken. Film labur hauek zuzendu ditu: Ukhilavi sivrtseebi (Invisible Spaces, 2014), Cannesko zinema-jaialdiko Film Laburren Sail Ofizialean lehiatu zena, eta Léthé (2016), Cannesko Quinzaine des Réalisateurs lehiaketan parte hartu zuena. Dasatskisi da bere lehen film luzea Cannesko jaialdiaren 2020ko hautaketa ofizialean dago, baina azkenean bertan behera utzi da edizio hori, COVID-19a dela eta.

 

 

Ukhilavi sivrtseebi / Invisible Spaces, Dea Kulumbegashvili, Georgia, 2014, 10’

Invisible Spaces begirada intimoa da familia-hierarkia, erlijioa eta emakumeari dagokion lekua eztabaidaezinak diren mundu bati. Dea Kulumbegashvili georgiar zuzendariaren istorioak Georgiako familia tradizional baten bizitza erakusten du. Apaiz-senar batek bere emazte sumindua gatibu mantentzen duen hesiek sortzen dute "espazio ikusezina". Emazteak bere alaba xaloari buruzko frustrazioa ateratzen uzten duenean bakarrik konturatzen da patriarkatuaren eta harrapaketaren aurrean duen egoera zailak ez duela ezertarako balio. Filmak gure begirada alderraia aldatzera behartzen gaitu, kontuan hartu gabe uzten ditugun aurpegietan eta bizi garen gizarte "modernoaren" pertzepziotik kanpo geratzen diren ahotsei lekua egitera.

Dea Kulumbegashvilik (Georgia, 1986) zinema-zuzendaritza ikasi zuen Columbia Unibertsitatean, New Yorken. Film labur hauek zuzendu ditu: Ukhilavi sivrtseebi (Invisible Spaces, 2014), Cannesko zinema-jaialdiko Film Laburren Sail Ofizialean lehiatu zena, eta Léthé (2016), Cannesko Quinzaine des Réalisateurs lehiaketan parte hartu zuena. Dasatskisi da bere lehen film luzea Cannesko jaialdiaren 2020ko hautaketa ofizialean dago, baina azkenean bertan behera utzi da edizio hori, COVID-19a dela eta.

 

 

Metáfora ou a tristeza virada do avesso, Catarina Vasconcelos, Portugal-Erresuma Batua, 2013, 32'

Anaia baten eta arreba baten arteko korrespondentziak, amaren heriotzaren urteurrenean, iraganera bidaia bat egitera bultzatzen ditu, ama bizi izan zen garaia eta euren herrialdea, Portugal, iraultza gertatu zenean 1970eko hamarkadan nolakoa zen ulertzeko. Familia istorio baten eta Portugalgo istorioaren arteko nahasketa, film hau ahanzturaren aurkako borroka bat da.

Catarina Vasconcelos (Lisboa, 1986) Lisboako Arte Ederretako Akademian graduatu zen eta ondoren Londresera joan zen, non Royal College of Art unibertsitatean master bat egin zuen, eta amaierako proiektuak, Metáfora ou a tristeza virada do avesso (2013), Nazioarteko Film Labur Onenaren saria jaso zuen Cinéma du Réel zinema-jaialdian. Film laburra hainbat lehiaketatan erakutsi zen, hala nola Montrealgo RIDMn, Moskuko Zinema-jaialdian eta Doclisboan. A metamorfose dos pássaros, Vasconcelosen lehen film luzea, Berlingo azken zinema-jaialdiko Encounters sailean estreinatu zen, eta FIPRESCI Saria eman zioten bertan.

 

 

Descripción Corta

Donostia Zinemaldiak bere azken edizioan saritutako zuzendarien lehen filmak ikusteko aukera eskainiko du.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2020
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Dea Kulumbegashvili, Isabel Lamberti eta Catarina Vasconcelos
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si