Imagen
Imagen
Descripcion
Arte Ederrak ikasi ditu Bilbon eta Cuencan. Ikerkuntza eta Sorkuntza Artean Masterra burutu zuen, non bere lehen papereko lana argitaratu zuen Peligroso y Refugio argitaletxearen barruan, diseinua Gaby Wallace Studio-k zuzentzen duena.
Duela 11 urte, Cuencan, bere lehen diskoa jarri zuen taberna batean, bere lehen taldea eduki zuen, bere lehen kontzertua eskaini zuen ikusleei bizkarra emanaz, berak jo ahal izan zezan, eta bere lehen irratsaioa egin zuen Jose Antonio Sarmientoren geletan, Arte Sonoro departamentuko arduradunarekin. Ordutik guztia garatzen joan da, argitalpen gehiago egon dira, kontzertu gehiago, koaderno gehiago, liburu gehiago, musika-instrumentuak sortu ditu, etxera eraman ditu aurkitzen zituen gailu elektroniko guztiak, hainbat lekutako soinuak grabatu ditu eta, batez ere, asko entzun du. Errekaren soinutik hasi eta eskuinaldetik zeharkatzen dioten autoetatik jarraituz, Dabadaban gertatzen diren soinu guztietara arte. Dabadaban pozez egin du negar baina baita amorruz ere eta ikusten ez dugun hori batzen eta distiratzen gaituena izatea nahi du.
Duela urte batetik hona bakarkakoak ari da eskaintzen zuzenean. Lan horietan lehentasuna transformatu dezakeen zerbait ematea da eta ez publiko ezberdinentzat errepikatuko duen zerbait. Gainera maite dituen pertsonekin proiektu ezberdinak prestatzen ari da.
https://soundcloud.com/lehior
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Arte Ederretan lizentziatua eta musikaria
Tipo
Artistas y Creadores