Leire Apellanizek ekoizle eta zuzendari gisa lan aktiboa egiten du Sr.&Sra. eta Apellaniz&de Sosa ekoiztetxeen bitartez. 2015ean, "El último verano" bere lehen dokumentala ekoitzi eta zuzendu zuen eta, Karlovy Varyn estreinatu zen. 2017an, Labyrint Filmsekin batera, Ana Schulz eta Cristóbal Fernándezen "Mudar la piel" opera prima dokumentala ekoitzi zuen, Locarnoko zinemaldian estreinatu zena.
Bere ondorengo ekoizpena "Las letras de Jordi" dokumentala izan zen, Maider Fernández Iriarteren lehen filma, Zinemaldiko Zuzendari Berrien sailean estreinatu zena. Aritz Morenoren "Ventajas de viajar en tren" ere ekoitzi du, lau Goya eta Europako Zinema Akademiaren sari baterako izendatua izan dena. Duela gutxi, Chema García Ibarraren "Espíritu sagrado" estreinatu du. Niño de Elcheren "Canto cósmico. Niño de Elche" estreinatu berri du, Marc Sempere-Moyarekin batera ekoizten eta zuzentzen duena.
Gaur egun, Pablo Hernando, Maider Fernández Iriarte, Lois Patiño, Aritz Moreno, Irati Gorostidi eta Ion de Sosaren hurrengo proiektuak ekoizten ari da, eta, zuzendari gisa, bere lehen fikziozko film luzea izango den «Zuria» garatzen ari da.
Zinema ikertzeko eta sortzeko hainbat zentrotan aritu da irakasle. Urtebetez tutore izan zen 2deo-n, Tabakaleran. Gainera, bi urtez NOKA mentoring programan parte hartu zuen. Gaur egun, Elias Querejeta Zine Eskolan tutoretza eta laguntza sortzailea eskaintzen ditu.
Gainera, Leire Apellaniz hamar urtez izan da Donostiako Zinemaldiko sail teknikoaren arduraduna.