Imagen
Imagen
Descripcion

Bilbo, 1986

Ikus-Entzunezko Komunikazioan eta Giza Zientzietan lizentziaduna da. Graduondoak ikasi zituen nazioarteko ekonomia eta politika alorretan baita humanitate digitaletan ere. Kultur proiektu digitalen sorkuntza eta kudeaketan lan egin du, besteak beste Azkuna Zentroa edota PuntuEus Fundazioarentzat. EITB taldean hainbat saio gidatu eta zuzendu ditu irrati eta telebistan. Prentsa idatzian ere argitaratu dira bere artikuluak Berria, Naiz, Jakin edota Hegats hedabideetan. Azpi kultur elkarteko kidea da.

Azken urteetan hizkuntza, kultura eta inguru digitalaren arteko intersekzioan lan egiten du sorkuntzan, dibulgazioan eta berrikuntza eragile gisa.

 

Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Komunikatzailea eta berrikuntza eragilea
Tipo
Invitados