LEIRE VERGARA (Bilbo, 1973) Visual Cultures-en doktorea da Goldsmiths College University of London-en, komisario independentea eta Bilboko Bulegoa z/b-ko kidea. Ziklo eta erakusketa ugari komisariatu ditu. Besteak beste: In qualche luogo lontano: Erroma, Espainiako Akademia Erroman (2021). Las imágenes recurrentes. Sobre las condiciones materiales de su retorno (Pablo Martínezekin), MACBA, Bartzelona (2017). La pantalla negra o blanca: el poder de ver imágenes juntos XXIII Jornadas de la Imagen CA2M, Madril (2016); Jose Mari Zabala Écfrasis. Bideolanak 1986-2016, CarrerasMugica, Bilbo (2016); Dispositivos del tocar: Imaginación curatorial en los tiempos de las
fronteras expandidas, Trankat, Tetuan (2015). 2005etik 2009ra, komisario-buru gisa lan egin zuen Rekalde Aretoan, eta, besteak beste, Can Altay, Phil Collins, Itziar Okariz, Erlea Maneros Zabala, Iñaki Imaz, Haegue Yang, Sean Snyder eta Peter Friedlen bakarkako erakusketak komisariatu zituen. 2002tik 2005era DAE- Donostiako Arte Ekinbideak-eko zuzendarikidea izan zen (Peio Aguirrerekin). Artelekurekin lotutako proiektu horrek Susan Philipsz, Lise Harlev, Phil Collins eta Jakob Kolding artistekin proiektuak ekoitzi zituen. 2017an, Dispositifs of Touching: A Curatorial Study on The Plazas of Sovereignty doktore-tesia osatu zuen Goldsmiths Collegeko (University of London) Visual Cultures (Curatorial/Knowledge) departamentuan. 2016tik 2019ra, Eusko Jaurlaritzako Eremuakeko Batzorde Teknikoko kide izan zen. Gaur egun Curating Positions kurtsoa irakasten du (Marwa Arsanios eta Leon Filter-ekin) Dutch Art Institute-ko Arte Masterrean, University of the Arts Arnhem. 2020-2021ean, MAEC- AECID beka jaso zuen Erromako Espainiako Akademian.