Zuzendaria: Meritxell Colell
Ekoizpen-herrialdea Espainia
Iraupena: 120 min
Gidoia: Meritxell Colell Aparicio
Hizkuntza: Español, Quechua, Nahualt, Aymara
Filmaketa-formatua: 4K, Digital, 16mm
Inken kipuek inspiratuta, enkargu bat jaso du Angélicak (50): Andeetako geografiako toki urrunenen soinu-mapa egitea. Biztanleria-errolda baten moduko erregistro bat, eta, aldi berean, belaunaldiz belaunaldi doazen istorioak eta kantuak biltzen dituen ehun bat. Bere amona (98) Mexikon dago, gaixorik. Gauero, grabatu dituen zinta magnetikoak entzuten ditu Angélicak, eta, gero, ehundu egiten ditu. Goi-minaren eta insomnioaren ondorioz, mundu oniriko eta fantastiko bat sortzen da bere inguruan, txikitan Mexikon bizi zeneko unera eramango dituen soinuez, ahotsez eta kontakizunez betea. Entzuketaren bitartez egingo duen bidaia honetan, nor den, nor izan nahi duen eta nondik datorren aztertuko du Angélicak.
"Urrun egoteak sentiarazten duen mina; gehien maite duzun pertsonetako bat egun batean hilko dela eta bertan egon ezingo zarela jakitea. Agur esan ahal ez izatea. Doluari, beldurrei, ametsei, erbestealdiaren ondoretasunari eta deserrotzeari buruzko film bat. Angélica Castelló mexikarra da, emigrante errusiarren eta espainolen biloba. 17 urterekin emigratu zuen. Atzerritar etengabea; bere etxea soinua da: zubi bat munduen artean, atari bat memoria pertsonala eta kolektiboa zeharkatzen duen esperientzia baterantz. Muga geografikoetan eta zinematografikoetan kokatzen da filma, benetakoaren eta fantastikoaren artean; ezinezko bidaietako nabigatzaileentzat egina"