L’empire de la perfection, Julien Faraut, Francia, 2018, 95’ DCP JB FR, Azp. ES
“Zinemak gezurrak esan ditzake, kirolak ez”. Hauxe da Julien Faraut zuzendari frantsesaren L’empire de la perfection (2018) pelikularen ardatza. Ideia Godarden elkarrizketa batetik dator: “Giza gorputzak gezurrik esan gabe jarraitzen duelako ikusten dut oraindik kirola. Politikak, zinemak eta literaturak gezurrak esan ditzakete, kirolak ordea, ez”. L’Équipe kirol aldizkarian aurkitutako hitz hauek bihurtu zituen bere pelikularen oinarri Farautek. Kasu honetan, gezurrik esan gabe jarraitzen duen gorputza John McEnroe tenislariarena da. Garai hartako jokalari onena ikusiko dugu koloretako 16mm-tan 1984. urtean. Ikusi edo, hobeto esan, berrikusi.
“Zinemak gezurrak esan ditzake, kirolak ez”. Hauxe da Julien Faraut zuzendari frantsesaren L’empire de la perfection pelikularen ardatza.