Leones, Jazmín López, Argentina, 2012, 85’, DCP, JB: ESP
Basoaren barren-barrenean, bost lagun nora gabe dabiltza lehoi saldo baten pare. Txabola baten bila ari dira, hitzekin eta euren gorputzekin jolasten dira, elkarri begiratzen diote, elkar limurtzen dute, helduarotik banantzen dituen lurralde lauso horretan galtzen dira. Zeri iheska ari ote dira, nora ote doaz, zeren bila ote dabiltza horren etsiturik? Honek guztiak nolabaiteko suspensea eta bitxitasuna dauka, baina definitzen ezinezkoa den eta batzuetan narkotiko itxura izan dezakeen zerbaitekin iragazia: momentu geldoak, barne-iluminazioak, duda-mudako adina… Kamerak atzetik darraie pertsonaiei, noizbait Gus Van Stantek, David Lynchek eta Lucrecia Martelek egin ahal izan zuten moduan, Sonic Youthen abesti bat izugarrizko bolumenean entzuten ariko bagina bezala. Gazteria sonikoa.
“Leones heriotzari buruzko saiakera bat da, heriotza paisaia zoragarri baten gisara ikusten duena, gazteriari buruzkoa, gazteen edertasun eta ulertezintasunari buruzkoa. Zeinen ahula izan daiteke giza gorputza, eraikuntza intelektual batekin konparatuta? Haurrok beti daude unean-unean, orainaldian, bertan murgilduta, asperturik, irrikatsu”, Jazmín López.
Veneziako Zinemaldiko zuzendaritza onenaren Bisato d’Oro saria eta Buenos Airesko Zinema Independentearen Bafici Jaialdiko Epaimahaiaren Sari Berezia.
Veneziako Zinemaldiko zuzendaritza onenaren Bisato d’Oro saria eta Buenos Airesko Zinema Independentearen Bafici Jaialdiko Epaimahaiaren Sari Berezia.