Imagen
Imagen
Descripcion
Léopold Lambertek arkitektura ikasketak ditu, eta idazle, editore eta podcasterra ere bada. Espazioaren eta gorputzen politikari buruzkoa den eta blog eta podcast bat ere badituen The Funambulist aldizkariaren erredaktoreburua da. Bere ikerketa-lanean arkitekturak berezkoa duen indarkeria eta alderdi politikoek arkitekturaz egiten duten instrumentalizazio ekidinezina aztertzen ditu. Eremu horretan hiru lan argitaratu ditu: Weaponized Architecture: The Impossibility of Innocence (dpr-barcelona, 2012); Topie Impitoyable: The Corporeal Politics of the Cloth, the Wall, and the Street (punctum books, 2015); eta La politique du bulldozer: La ruine palestinienne comme projet israélien (B2, 2016). Bere ikerketa-esparru nagusiak Palestina, Frantziako hiri-inguruko auzoak, Europa gotorlekua eta hiri estatubatuarrak dira.
Proyectos participa
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Arkitektoa eta 'The Funambulist' aldizkariaren erredaktoreburua
Tipo
Invitados