Les amigues de lÀgata, Laia Alabart, Alba Cros, Laura Rius, Marta Verheyen, Espainia, 2014, 80' JBA es. DCP
Lau zuzendari gaztek pelikula hau idatzi eta zuzendu zuten karrera amaierako proiektu gisa. Lau lagunen istorioa kontatzen dute eta beraien heldutasunera bidea. Gaztetasunaren amaierari buruzko zinera sarbidea, maitasuna, sexua, bikotea eta zalantzak, bizitzaren erabakiak eta dudak.
Lau lagun.
Betiko lagunak.
Betiko elkarrizketak.
Betiko txisteak.
Betiko pelikulak.
Betiko taberna.
Betiko festak.
Betiko abestiak.
Betiko dantzak.
Betiko ron kola.
Eta, bat batean, unibertsitateko lehenengo urtea.
Eta, bat batean, betirako izango zela pentsatzen zenuena desagertzen hasten da.
Les amigues de l'Àgata unibertsitatean hasi berriak diren lau lagun hauen erretratoa baino gehiago da; zortzi neska gazteren belaunaldi erretratoa baita ere. Pantailan ikusten ditugun lau aktoresena eta hauen begirada, irribarre, keinuak, kamararekin harrapatu dituzten lau zuzendariena. Edonork lagun talde baten barruan bizi izan duen sentipen horren erretratoa da azken finean. Laia Alabart, Alba Cros, Laura Rius eta Marta Verheyenen karrera amaierako proiektuaren emaitza den pelikula honek sarrerak agortu zituen Bartzelonako Festival de Cinema d'Autor zinemaldiaren azken edizioan eta ikusleen saria jaso zuen.
Azaroak 8, Tabakalera Zinea, 18:00 (era atomikoa zikloa) * zuzendariak bertan direla
Azaroak 21, Tabakalera Zinea, 19:00 (Zine Garaikidea)
Gaztetasunaren amaierari buruzko zinea: maitasuna, sexua, bikotea eta zalantzak, bizitzaren erabakiak eta dudak.