Les Antiquités de Rome, Jean-Claude Rousseau, Frantzia, 1991, 105' 16mm, JB FR, Azp ES
Gonbidatua: Jean-Claude Rousseau
"Bai, eta oinarrizkoa da hori Les Antiquités de Rome pelikulan, izenburua den bezalakoa izanik ere ez duela Erromako antigualeko gauzarik erakusten, edo gutxienekoa bakarrik erakusten du, ia ezer ez. Panteoitik kupularen okulua bakarrik ikusten dugu, Cestia piramidea zapala agertzen da, lodierarik gabeko hiruki bilakatzen da, Koliseoa kale baten amaieran zeharka ikusi daiteke, edo gauez: Constantinoren arkuan lanak egiten ari ziren filmatu nuenean, aldamioek estalita zegoen; zirku Máximoa desagertua zen ia osorik, ... Eta hemen topatzen duguna horixe da, gutxiago erakutsi beharra dagoela hobeto ikusteko. Leihoei buruz diozuna, euren bidez ikusi daitekeena edo ikusten ez dena, ideia horretan dauka oinarria: ahalik eta gutxien erakustea, eta egia esateko, egokiena ezer ez agertzea litzateke. Horixe da gertatzen dena lerroek eta masen arteko harremanak begiradak enkuadrea zeharkatu eta edukian geratzen ez denean, begirada edukiaz harago doanean. Horretaz ari naiz begirada lerroen eta marren arteko harremanean harrapatuta geratzen dela diodanean: gabezia intelektualaren mailara igotzen da eta ez dauka jada erakusten dena behatzearekin zerikusirik, begirada erakusten denaz harago joatearekin baizik. Ausentzia egoera bat da, abandonatzea. Ahultasun egoera bat kasik, esango nuke".
"Hemen topatzen duguna horixe da, gutxiago erakutsi beharra dagoela hobeto ikusteko". Jean-Claude Rousseau