Les mains négatives, Marguerite Duras, Frantzia, 1978, 14’
Auto baten barrutik filmatutako etenik gabeko travelling bat. Gau baten amaieratik egunsentira arte, Bastillatik Eliseoko Zelaietaraino, Italiarren bulebarretik, Operaren etorbidetik eta Rivoli kaletik igaroz, jenderik gabeko Paris bat eskaintzen zaio Margarita Durasen ahotsari. Les mains négatives lanean, Durasek liburuaz haragoko literatura bat sortzen du, fikzioaren eta dokumentazioaren arteko muga zaharkitua bihurtzen dena.
Vers la tendresse, Alice Diop, Frantzia, 2016, 39’
Maitasunaren inguruko tailer batean, Alice Diopek Seine-Saint-Denisen, Paris kanpoaldean, bizi ziren lau gazte ezagutu zituen. Euren elkarrizketak grabatu zituen eta ahots horietatik abiatuta pelikula bat egin nahi zuela konturatu zen. Vers La Tendresse gizonezkoen lurraldearen esplorazio intimista da, Frantziako aldiri batean. Gizon horien joan-etorriak jarraitzen ditugun bitartean, emakumeen gorputza silueta fantasmal eta birtual bat baino ez den unibertso batean murgiltzen gara.
Aurkezpena: Marina Vinyes
Arte Bisualetan doktorea Sorbonne Unibertsitatean. Giza Zientzietan lizentziatua da, eta Zinema eta Ikus-entzunezko Ikasketa Garaikideen Unibertsitate Masterra egin du Pompeu Fabra Unibertsitatean, bai eta kultur proiektuak diseinatzeko ikasketak ere Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean. 2020ko otsailetik, Kataluniako Zinematekako Programazio, Erakusketa eta Hezkuntza Zerbitzuen zuzendaria da. Parisen, Sorbonneko Letren Fakultateko irakaslea izan zen, eta Jeu de Paume Museoko Proiektu Artistikoen Sailean lan egin zuen. Bertan, zine ziklo ugari komisariatu zituen 2013tik 2018ra bitarte, bai eta bideo-instalazioen Omer Fast. Le present continue. erakusketa ere. Bartzelonan, CCCB , EUROM (The European Observatory on Memories), Ciudad Abierta Pentsamenduaren Biurtekoa, ICUB (Bartzelonako Kultura Institutua), Loop jaialdia eta “la Caixa” Fundazioarekin lan egin izan du, mintegiak, erakusketak, zine programak eta bestelako kultur jarduerak antolatzeko. 2013an, Walter Benjamin Nazioarteko Saria jaso zuen Usos y abusos de la imagen en el universo audiovisual de la Shoah (Documenta Universitària, 2015) saiakeragatik.
Les mains négatives eta Vers la tendresse proiektatu aurretik, Marina Vinyesek zine feministaren historiei buruzko saio berri hau aurkeztuko du
Reserva: Fokua HASIERATIK. ZINEMA FEMINISTAREN HISTORIAK
FechaInicio: 2022-03-05
FechaFin: 2022-03-05
FechaAlta: 2022-02-09
Seccion: ZINEMA
Proyecto: PANTALLA
Idioma: VO FR, Sub ES
Entrada: Sarrera
EntradaES: Entrada
Pelicula: Presentación: Marina Vinyes
Les mains négatives. Marguerite Duras, Francia, 1978, 14’
Vers la tendresse. Alice Diop, Francia, 2016, 39’
FECHAS:
idReserva: 49610AE4-CEC8-4AF4-B5E0-80AC8F593537
Fecha: 2022-03-05
HoraInicio: 19:00
HoraFin: 21:00
Plazas: 140
TituloEvento: Foco DESDE EL PRINCIPIO. HISTORIAS DEL CINE FEMINISTA
TituloEventoEU: Fokua HASIERATIK. ZINEMA FEMINISTAREN HISTORIAK
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Zinea
OcupacionES: Cine
OcupacionEU: Zinea