Les résultats du féminisme + Charlot en la playa, Barabandaranga-ren zuzeneko musikarekin.
Tabakalerako pantaila partekatua are partekatuagoa egin nahi dugu. Hainbat komunitaterekin ari gara lanean elkarrekin zine programazioan ikuspegi eta lan egiteko modu berriak txertatzeko. Horretarako, azken hilabeteetan hiru lan prozesu jarri ditugu martxan, normalean programazioan presentziarik ez daukaten hiru komunitaterekin: UNIK, Gazteak zinean eta Harrotu ileak. Prozesu hauen azken helburua zine saio bat antolatzea izan da, bidean bakoitzaren esperientziak eta ezagutzak partekatuta. Guztiontzat, bai komunitateak eta bai Tabakalera, elkarrengandik ikasteko aukera izan den hau publikoarekin partekatuko dugu hiru zine saiotan.
Gazteak zinean zikloaren azken saioa oso berezia izango da Barabandaranga bandak jotako zuzeneko musika izango baitu. Saioa Alice Guy-ren laburmetrai batekin hasiko da, Les résultats du féminisme zuzeneko musikarekin. Jarraian, Barabandaranga-k kontzertu bat jotzen jarraituko du eta saioari amaiera emateko, Charles Chaplinen laburmetrai bat proiektatuko dugu, Charlot en la playa. Tabakalerako zine aretoa hogei musikari baino gehiagoz beteko da.
*Les résultats du féminisme Alice Guy-rena dela ezagutzen bada ere, oraingoz, Gaumont ekoiztetxeak bere ikerketen ondorio gisa nahiago du esatea laburmetraia anonimoa dela, 1906koa eta Gaumontek ekoitzia.
Gazteak zineman zikloaren azken saioa, zuzeneko musikarekin.
Reserva: ZIKLOA GAZTEAK ZINEAN
FechaInicio: 2024-06-13
FechaFin: 2024-06-13
FechaAlta: 2024-04-26
Seccion: ZINEMA
Proyecto: PANTALLA
FECHAS:
idReserva: 10273B7F-656E-458D-A45C-12CCB0C4A753
Fecha: 2024-06-13
HoraInicio: 19:00
HoraFin: 20:15
TituloEventoEU: ZIKLOA GAZTEAK ZINEAN
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Zinea
OcupacionES: Cine
OcupacionEU: Zinea