Imagen
Imagen
Libby Heaney TBK
Pie de imagen
Photography by Andrea Rosetti
Descripcion

Libby Heaney langile-klaseko artista saritua da. Zientzia Kuantikoan doktoratua, esperientzia profesional zabala du arlo horretan eta, izan ere, lehen artista da konputazio kuantikoa baliabide artistiko gisa erabiltzen.

Heaneyren lanak fisika kuantikoaren berezko kontzeptu eta denborazkotasun ez-bitarrak eta hibridoak aztertzea du ardatz. Abangoardiako teknologiak, adimen artifiziala eta konputazio kuantikoa, besteak beste, errealitate birtuala, bideojokoak eta mugimendudun irudia bezalako baliabideekin uztartzen ditu, baita baliabide tradizionalekin ere, esaterako, akuarela, beira eta, oraintsu, eskultura publikoarekin. Baliabide horiek, batera, estetika onirikoa eratzen dute, errealitatearen izaerari buruzko galdera filosofiko handiak planteatzeko, oso gizatiarra, intimoa eta gorpuztua izateari utzi gabe.

Kuantikan inspiratuta, munstroak, hibridoak, lohia eta beste forma jariakor batzuk motibo errepikariak dira bere lanean, eta narrazio pertsonalak eta paisaia emozionalak sartzen dituzte kanpoaldearen inpaktuarekin nahasteko. Organikoa, mekanikoa eta gizatiarra barnean hartuta, Heaneyren praktikak etengabe bilatzen du norbanakoaren eta kolektiboaren aukerak zabaltzea kuantikaren magia irrazionalaren bidez eta, aldi berean, zalantzan jartzen ditu teknologiaren erabilera kapitalistak ikuspegi kritiko batez.

Erakusketa indibidualen artean ditu Quantum Soup, HEK (Basilea); Heartbreak & Magic, Somerset House (Londres) eta Ent-, LAS Art Foundation (Berlin). Bere lehen monografia artistikoa berriki editatu du Hatje Cantz argitaletxeak, eta Frieze Sculpture 2024 erakusketan parte hartu du, Londresen. Kuantikaren eta artearen arloak uztartzen aitzindari, Heaneyk maiz jasotzen ditu nazioartetik gonbidapenak hizlari nagusi izateko, baita eztabaida-paneletan hitz egiteko ere, besteak beste, Gwangju Biennale Symposium eta London Sculpture Week kongresuetan.

2025ean, Heaneyk erakusketa indibidual bat izango du Londresko Orlean House Galleryn. Bertan, J. M. W. Turnerren lanak izango dira ikusgai, margolaria jaio zeneko 250. urteurrena eta UNESCOk aldarrikatutako Zientzia eta Teknologia Kuantikoen Urtea ospatzeko.

Heaney doktorea da Informazio Kuantikoaren Zientzietan. Doktoratu osteko ikertzaile aritu zen Oxfordeko Unibertsitatean eta Singapurreko Unibertsitate Nazionalean. Bestetik, Artea eta Zientzia masterra egin zuen Londresko Central St. Martinsen.

----

Andrea Rossettiren argazkia

Disciplina
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista eta zientzia kuantikoan doktorea
Tipo
Artistas y Creadores