Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Libera Nos (Liberami), Federica Di Giacomo, Italia, 2016, 97’

Deabrutzeen imajinario garaikidea zinemaren bitartez eraiki da batik bat: atzeraka ibiltzen diren pertsonaiak, plasma berdea, gurutzeak arma gisa, begirada arraroa duten neskatoak, zauriak azalean eta etxe sorginduak. Baina, zen da gaur egungo errealitatea eliza katolikoan, exorzismoetan eta benetan barnean deabrutze bat sentitzen eta bizi dutenenetan?

Dokumental honek film onenaren Orizzonti saria irabazi zuen iaz Veneziako Zinema Jaialdian eta jaialdien zirkuituan funtsezko izenburuetako bat izan da. Izan ere, nekez izaten dugu aukera exorzista baten eta haren eliztarren egunerokotasunean sartzeko. Aita Cataldo, gainera, Felliniren film batetik aterako pertsona harrigarri horietako bat da: xaloa, adeitsua eta jasankorra izateari esker, Siziliako exorzista ospetsuena bihurtu da. Eta haren eguneroko bizitzak ez du zerikusirik Hollywoodeko filmen imajinarioarekin: hemen ez dago lainodun gaurik, eskaileren amaierako logelarik edo etsaiaren aurkako hil ala biziko borrokarik, ez. XXI. mendeko "deabrua" askoz ere egunerokoagoa da, eta Cataldo aitak Italiako hegoaldeko eskualde horretako parrokia txikian jendeari arreta, hitzaldiak eta meza eskaintzen dizkie, eta taldeko exorzismoak egiten dizkie. Orduan sortzen dira galderak; film hau deabrutzeen erretratu arrunt bat egiteaz askoz ere harago doa: "deabru" deitzen dugun hori zer mailataraino da munduak batzuetan eragiten duen desordena eta beldurra zaintzeko eta jaramon egiteko norbait aurkitzeko premia? Zer mailataraino kasu horiek guztiak ez dira gizakiaren (izan sinestunak ala ez, jakin beren beldurrak izendatzen edo ez) hauskortasunaren ebidentzia oihu bat?

Filmak Cataldo aitaren mezara arteko bidea egiten laguntzen die Gloria, Enrico, Anna eta Giuliari. Barrutik jaten dieten sentsazio horri erantzuna aurkitzearekin lotutako nahia dute denek, beldur, pisu edo eragozpen horretatik hemen eta orain askatu ahal izatekoa. Emaitza dokumental paregabe honek zaharraren eta modernoaren, erlijiosoaren eta profanoaren arteko mugak ezabatzen ditu, eta zuzenean lantzen du galdera potolo hau: gaur egun, zer mailatan dira gure buru eta gorputzak libreak?

 
 
Descripción Corta

Dokumental paregabe honek zaharraren eta modernoaren, erlijiosoaren eta profanoaren arteko mugak ezabatzen ditu, eta zuzenean lantzen du galdera potolo hau: gaur egun, zer mailatan dira gure buru eta gorputzak libreak?

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Federico de Giacomo-ren film bat
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si