18:00 Albert Serrak eskainitako masterclass-a Z aretoan. Sarrera libre, aretoa bete arte.
19:00 Proiekzioa: Liberté, Albert Serra, Frantzia, 2019, 132' (Aurkezpena: Albert Serra).
1774, Frantziako Iraultza baino urte batzuk lehenago, Potsdam eta Berlin artean. Madame Dumeval eta Tesis eta Wandeko dukeak, Luis XVI.aren puritano-gortetik kanporatutako libertinoak, Walchengo duke ospetsu eta pentsalari alemaniarraren bila doaz, hipokrisia eta bertute faltsuak nagusi diren herrialde batean, bakarrik. Euren misioa: libertinajea esportatzea, moralaren eta autoritatearen arbuioan oinarritutako argiztapenaren filosofia; baina, eta batez ere, beraien joko maltzurrak jarraitzeko leku seguru bat aurkitzea. Utziko ote diete, aldameneko komentu bateko nobiziek, nahi dutena egiten, gau ilun honetan, desira aseezinaren legea besterik ez den tokian?
"Filmak modu fisiko batean eragiten dio ikusleari, Goizaldean, diskoteka batetik irtetean senti dezakegun harridura hori bera sentiarazten du. Film mental bat, non ezin duzun bereizi ikusi duzuna eta entzun duzuna, edo irudikatu duzuna. Batzuetan, voyeur-ak gara; beste batzuetan, haiek dira. begiratzen edo deitzen gaituztenak. Agian gu zaintzen ari dira, edo gure erreakzioak behatzen". Albert Serra
Albert Serra zuzendariaren masterclass-a Z aretoan eta bere azken pelikularen proiekzioa.