Urriaren 24an ospatuko den Liburutegiaren Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak Adimen Artifiziala (IA) eta liburutegien inguruko jardunaldi bat antolatu dugu.
Daniel Torres Salinas eta Wenceslao Arroyo Machadoren eskutik adimen artifizial sortzaileak, bereziki ChatGPT bezalako tresnek, gure lantokietako egunerokotasuna nola eralda dezakeen esploratuko dugu. Lantegian, liburutegietako proiektu eta kasu zehatzak ezagutuko ditugu, baita teknologia horien erabileratik eratorritako hausnarketa tekniko eta etikoak aztertu ere.
Lantegia urriak 24an izango da, Santa Teresa Komentuko Ekitaldi Aretoan (Andereño Elbira Zipitria, 1, 2). Informazio gehiago eta izen-emateak hemen.
Programazioa osatzeko, egun batzuk lehenago, beste bi jarduera osagarri antolatu ditugu.
Urriak 20, 19:00. Zine-proiekzioa. Tabakalera
After Yang (Kogonada, AEB, 2021, 90')
Urriak 22, 19:00. Liburutegi Nagusia (San Jeronimo)
Contenido. Carlo Padial idazlearekin topaketa
Liburutegietan ere, Adimen Artifiziala